Apika taldearen Rol jokoa ipuin kontaketa saioa izango da martxoaren 6an, 17:30etik aurrera, haur liburutegian. Saio hau 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.
Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren baitan, Arrate Illarok Euskaraldia, euskaldunak saretzeko bidean hitzaldia emango du. Asteazkenean, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.
Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok osatzen duten Irrimarrak erakusketa zabalduko du otsailaren 28an Alondegian. Erakusketa martxoaren 19ra arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00-20:00 ordutegian. Asteburuetan ere zabalik izango da 12:30-14:00 ordutegian.