Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak Inauterietako ekitaldia egingo du aurten ere. Martxoko periya, hain zuzen ere. Taldea 18:30ean abiatuko da Ubillosetik kalejiran, eta honen amaieran ekitaldia egingo dute Beheko plazan.
Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok osatzen duten Irrimarrak erakusketa zabalduko du otsailaren 28an Alondegian. Erakusketa martxoaren 19ra arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00-20:00 ordutegian. Asteburuetan ere zabalik izango da 12:30-14:00 ordutegian.
Egitaraua: Martxoak 1, ostirala Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa. 17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan. 18:30 Ubillosen hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauteritako kalejira: Martxoko Periya. Ondoren emanaldia Beheko plazan. Martxoak 2, larunbata 12:00 Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar 12:30 Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira 17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan inauteritako mozorro festa Etatxokolatea banatuko da mozorrotuen artean 18:00 Beheko plazan haurren mozorro lehiaketa 18:30 Herriko kaleetan zehar kalejiraZumai txarangarekin 18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa 22:30-01:30 Kofradian disko-festa mozorrotua Mozorro lehiaketak Larunbatean hiru lehiaketa eta sari ugari. - HAUR LEHIAKETA: 18:00 Beheko plazan. 3 sari: banako/bikote onena, taldeka 0-8 urte, taldeka 9-16 urte. Izen-ematea, 17:00 plazan bertan. Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da. - HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETAK 19:30-20:30 Girotu kalea zuen mozorroekin! Epaileak herrigunean ibiliko dira. Sariak: banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€. 18:30-21:00 Argazki Txokoan herritarren sariak Banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€, Gertu elkartearen eskutik. Martxoak 3, igandea 16:30 Aita Marin zinea. Martxoak 4, astelehena 15:00 eta 17:30 Zumaienan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Musua. 18:00 Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia).