Antonio Valenciaren Xomorroak erakusketa izango da otsailaren 9tik 24ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik egunero.
Martxoaren 8aren harira Zumaiako Mugimendu Feministak hainbat ekintza egingo ditu otsaileko azken asteburuan: Informazio asanblada irekia Saregileen plazan, 12:00etan (otsailak 23) Zaintza erdigunera! Beheko plazan, 12:00etan (otsailak 24)
Zuzendaria: Juana Macias. Aktoreak: Silvia Abril, Jordi Sanchez, Alvaro Cervantes. Iraupena: 97 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2019.Banatu berri den bikote bat hipotekak estuki lotuta dago; etxe berean bizitzen jarraitu beharra daukate Nadiak eta Adrianek, ez baitute hura erosteko inor topatzen. Bietako inork ez dauka nahikoa diru beste etxe batera bizitzera joateko. Amaigabeko gerra bihurtuko da elkarbizitza. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.