Otsailaren 20an hasi eta martxoaren 13ra bitartean Udaleko Euskara Sailak antolatuta Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa egongo da Alondegian. Lau solasaldik osatzen dute zikloa eta guztiak 18:30ean hasiko dira. Hauek dira aurtengo hitzaldiak: Euskara lan munduan. GKNren esperientzia: Ianire Flores eta Asier Arakistain (otsailak 20). Erreferentziak edo inertziak? Erreferentziak eta inertziak: Edurne Azkarate (otsailak 27). Euskaraldia, euskaltzaleak saretzeko bidean: Arrate Illaro (martxoak 6). Etorkizuneko Zumaia nola garatuko dugu euskaraz?: Ibon Manterola (martxoak 13).
Antonio Valenciaren Xomorroak erakusketa izango da otsailaren 9tik 24ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik egunero.