Sebastian elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta pintoresko batean. Zoriontsu dira denak Villasolen. Egun batean, ordea, estimu handikoa duten JB alkatea desagertu egingo da. Halako arratsalde batean, arrantzan ari dela, Michok botila bat harrapatuko du, eta barruan zer eta JBren mezu bat topatuko du: Uharte Misteriotsuan harrapatuta dagoela, eta bere bila joateko. Botilaren barruan, gainera, hazi bat topatuko du ere, gauetik goizera udare erraldoi bilakatuko den hazi bat. Itsasontzi bat eraikiko dute fruituarekin, eta bertan abiatuko dira Micho eta bere lagunak alkatea erreskatatzera. Igandean, 16:30ean.
Antonio Valenciaren Xomorroak erakusketa izango da otsailaren 9tik 24ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik egunero.
Zuzendaria: Peter Farrely. Aktoreak: Viggo Mortensen, Mahershala Ali, Linda Cardellini. Iraupena: 130 minutu. Generoa: Drama, biografikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019. Jatorriko izenburua: 'Green Book'.1962. urtea da, eta AEBetan oraindik nagusi da beltzen kontrako bazterketa politika. Jatorri italiarreko Tony Lip kontratatuko dute Dr Don Shirley pianista beltza babesteko. Ospe handia du Shirleyk mundu osoan, eta kontzertu bira egingo du New Yorketik AEBetako hegoaldera. Arrazistak saihesteko, Liburu Berdea erabiliko dute: hau da, beltzak ongi hartzen dituzten hotelen eta bestelakoen gida. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.
Sumisión City Blues rock talde gasteiztarra agurreko biran murgilduta dabil, eta Zumaian emango du kontzertu hauetako bat. Otsailaren 16an izango da, Torreberri Gaztetxean. Telonero lanetan The Grace of Dionysus hirukote zumaiarra izango da. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrera 5 euro izango da.