Larunbata, otsailak 16



Umeentzat tailerrak

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

Darahli elkarteak antolaturiko umeentzat tailerrak (aurpegi pintaketa,karetak,gatz koloretsuak...). Hortaz gain Udan haur saharar bat familian hartzeko buruzko informazioa banatuko da.

Umeentzat tailerrak Oxford aretoa (Alondegia) Darahli elkarteak antolaturiko umeentzat tailerrak (aurpegi pintaketa,karetak,gatz koloretsuak...). Hortaz gain Udan haur saharar bat familian hartzeko buruzko informazioa banatuko da.

17:00

Go!azen, berriz antzerkira

Zumaiena ikastetxea, Zumaia | Antzerkia

Go!azen antzezlanaren bi saio izango dira Zumaiena ikastetxean otsailaren 16an:17:00etan lehenengo saioa, eta 19:00etan bigarrena.  Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean. Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel… Markelek Markel izaten jarraituko du.

Go!azen, berriz antzerkira Zumaiena ikastetxea

Go!azen antzezlanaren bi saio izango dira Zumaiena ikastetxean otsailaren 16an:17:00etan lehenengo saioa, eta 19:00etan bigarrena. 

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean. Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel… Markelek Markel izaten jarraituko du.



18:00
20:00

Xomorroak

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Antonio Valenciaren Xomorroak erakusketa izango da otsailaren 9tik 24ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik egunero.

Xomorroak Oxford aretoa (Alondegia)

Antonio Valenciaren Xomorroak erakusketa izango da otsailaren 9tik 24ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik egunero.



22:30
02:00

Alpaca + Horzdun

Gaztetxea, Zumaia | Bestelakoak

Doinu astunak izango dira otsailaren 15ean Torreberri Gaztetxean. Batetik, Alpaca taldea izango da, Shangaiko sludge-doom taldea. Bestetik, Horzdun, Hondarribiko nautic sludge taldea igoko da oholtzara. 22:30ean hasiko da, eta sarrera 5 euro izango da. 

Alpaca + Horzdun Gaztetxea

Doinu astunak izango dira otsailaren 15ean Torreberri Gaztetxean. Batetik, Alpaca taldea izango da, Shangaiko sludge-doom taldea. Bestetik, Horzdun, Hondarribiko nautic sludge taldea igoko da oholtzara. 22:30ean hasiko da, eta sarrera 5 euro izango da. 



19:30
21:40

Green book

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Peter Farrely. Aktoreak: Viggo Mortensen, Mahershala Ali, Linda Cardellini. Iraupena: 130 minutu. Generoa: Drama, biografikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019. Jatorriko izenburua: 'Green Book'.1962. urtea da, eta AEBetan oraindik nagusi da beltzen kontrako bazterketa politika. Jatorri italiarreko Tony Lip kontratatuko dute Dr Don Shirley pianista beltza babesteko. Ospe handia du Shirleyk mundu osoan, eta kontzertu bira egingo du New Yorketik AEBetako hegoaldera. Arrazistak saihesteko, Liburu Berdea erabiliko dute: hau da, beltzak ongi hartzen dituzten hotelen eta bestelakoen gida. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Green book Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Peter Farrely. Aktoreak: Viggo Mortensen, Mahershala Ali, Linda Cardellini. Iraupena: 130 minutu. Generoa: Drama, biografikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019. Jatorriko izenburua: 'Green Book'.

1962. urtea da, eta AEBetan oraindik nagusi da beltzen kontrako bazterketa politika. Jatorri italiarreko Tony Lip kontratatuko dute Dr Don Shirley pianista beltza babesteko. Ospe handia du Shirleyk mundu osoan, eta kontzertu bira egingo du New Yorketik AEBetako hegoaldera. Arrazistak saihesteko, Liburu Berdea erabiliko dute: hau da, beltzak ongi hartzen dituzten hotelen eta bestelakoen gida.

Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.


22:30
02:00

Sumisión City Blues + The Grace of Dionysus

Gaztetxea, Zumaia | Bestelakoak

Sumisión City Blues rock talde gasteiztarra agurreko biran murgilduta dabil, eta Zumaian emango du kontzertu hauetako bat. Otsailaren 16an izango da, Torreberri Gaztetxean. Telonero lanetan The Grace of Dionysus hirukote zumaiarra izango da. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrera 5 euro izango da. 

Sumisión City Blues + The Grace of Dionysus Gaztetxea

Sumisión City Blues rock talde gasteiztarra agurreko biran murgilduta dabil, eta Zumaian emango du kontzertu hauetako bat. Otsailaren 16an izango da, Torreberri Gaztetxean. Telonero lanetan The Grace of Dionysus hirukote zumaiarra izango da. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrera 5 euro izango da.