Senegalen altxorrak, hegaztien paradisua hitzaldia emango du Aitor Leiza Alberdi natura zaleak Alondegiko Oxford aretoan. Otsailaren 15ean egingo da, ostirala, 18:30etik aurrera.
Frank Blackfield bluesmanak Love & loneliness diskoa atera du, eta aurkezpen kontzertua emango du, otsailaren 15ean, 22:00etan hasita, Tximista garagardotegian.
Jon Maia abeslari eta letra egile lanetan duen Hezurbeltzak taldeak kontzertua emango du ostiral honetan, hilaren 15ean, Aita Mari zinean. Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrerak www.hezurbeltzak.com webgunean daude salgai, 10 euroan.
Antonio Valenciaren Xomorroak erakusketa izango da otsailaren 9tik 24ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik egunero.
Doinu astunak izango dira otsailaren 15ean Torreberri Gaztetxean. Batetik, Alpaca taldea izango da, Shangaiko sludge-doom taldea. Bestetik, Horzdun, Hondarribiko nautic sludge taldea igoko da oholtzara. 22:30ean hasiko da, eta sarrera 5 euro izango da.