Iparra gazte mugimenduak eztabaida saio irekia antolatu du otsailaren 2rako. Alain Badiou filosofo frantziarraren “La verdadera vida. Un mensaje a los jóvenes” liburuaren pasarte bat landuko dute.11:00etan egingo da, Torreberri Gaztetxean.
Aranzadiko Astro-argazkigintza erakusketa egongo da Alondegiko Oxford erakusketa aretoan, urtarrilaren 17tik otsailaren 3ra, egunero, 18:00-20:00 ordutegian. Hilaren 17an, osteguna, 18:30ean, Zerua ezagutzen tailerra egingo da.
Zuzendaria: Yorgos Lanthimos. Aktoreak: Olivia Colman, Emma Stone, Rachel Weisz. Iraupena: 121 minutu. Generoa: Komedia beltza. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'The Favourite'. Ingalaterra gerran dago Frantziarekin, XVIII. mendearen hasieran. Anne erregina dago Ingalaterrako tronuan, eta haren lagun Lady Sarahk gobernatzen du herrialdea, erreginaren osasun txarra dela eta. Abigail zerbitzariak Sarah konkistatuko du, eta gero eta eragin handiagoa izango du gobernuan. Erreginarekin ere harreman handia izango du Abigailek, eta hori ere erabiliko du zerbitzariak bere nahi handiak asetzen saiatzeko. Ordutegia: ostiralean, 22:15ean; larunbatean, 19:30ean eta 22:15ean; eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.