Gabonetako xake txapelketa egingo da abenduaren 27an Alondegiko Oxford aretoan. 16:00etan hasita 14 urtetik beherakoen partidak jokatuko dira, eta 18:00etan helduenak. Izenak emateko zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatzi beharko da.
Zuzendaria: An Aster. Aktoreak: Toni Colette, Gabriel Byrne, Alex Wolff, Milly Shapiro, Ann Dowd. Iraupena: 126 minutu. Generoa: Beldurrezkoa. Herrialdea:AEB. Urtea: 2018.Graham familiaren etxean gauza harrigarriak gertatzen hasiko dira. Amak utzi dio etxea Annie alabari. Arte galeria baten jabea da emakumea, eta bi haur ditu. Baina ez zuen haurtzaro gozoa izan hil berri den amarekin. Anniek pentsatuko du emakumea hilda gauzak onera etorriko direla familian, eta horregatik erabakiko du haren etxera itzultzea. Baina dena nahastuko da alaba txikiak etxean mamuak ikusten hastean. Izan ere, handik gutxira, semeak ere ikusiko ditu.
Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat. Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.
Unesco etxeak antolatuta, abenduaren 21etik urtarrilaren 6a arte, Gure mundua eraldatzeko 17 helburu izeneko erakusketa egongo da zabalik Alondegiako Oxford aretoan. Erakusketa zabalik izango da egunero, 18:00etatik 20:00etara.