Xabier Arrizabalok idatzitako Enseñanzas de la Revolución Rusa liburua aurkeztuko dute gaur, 16:30etik aurrera, Torreberri Gaztetxean.
Abenduaren 22an, larunbatean, Maria Zubimendi partaide duen Zukan hirukoteak Zumaiako Udal Bandarekin batera Gabonetako kontzertua eskainiko du Zumaiena ikastetxeko aretoan, 19:00etan.
Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat. Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.
Unesco etxeak antolatuta, abenduaren 21etik urtarrilaren 6a arte, Gure mundua eraldatzeko 17 helburu izeneko erakusketa egongo da zabalik Alondegiako Oxford aretoan. Erakusketa zabalik izango da egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Rich Moore, Phil Johnston. Generoa: Animazioa. Iraupena: 112 minutu. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Ralph Breaks the Internet'.Ralph, bideo jokoetako gaiztoa, ohiko pantailetatik aterako da, eta Interneten ausartuko da, Vanellope von Scheetz lagunarekin. Azken horren bideo jokoa arriskuan dago, eta, salbatzeko, ordezko pieza baten bila joango dira. Ordutegia: larunbatean eta igandean, 17:00etan eta 19:30ean.