Astelehena, abenduak 17



17:30
19:00

Gabonak haur liburutegian

Alondegia, Zumaia | Ipuin kontaketa

Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat. Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.

Gabonak haur liburutegian Alondegia

Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat.

Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.



19:30
21:15

Mi obra maestra

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Mi obra maestra filma argentinarra emango dute asteburuan Aita Mari zinean. Igandean eta astelehenean izango dira saioak, 19:30ean hasita. Galerista xarmagarri eta eskrupulorik gabekoa da Arturo protagonista. Renzo, berriz, gainbeheran dagoen margolari zakarra da. Urteetan mantendu duten laguntasun batek lotzen ditu, baina ez dute amankomuneko beste ezaugarririk. Galeristak, ahalegin guztiak egingo ditu lagunaren ibilbidea berriro ere gorenera jaurtitzeko, baina egoerak okerrera egingo du nakarrik. Bat-bateko ideia zoro batek behin-betiko konponbidea ekarri dezakeela erabakitzen duten arte. (zinea.eus)

Mi obra maestra Aita Mari aretoa

Mi obra maestra filma argentinarra emango dute asteburuan Aita Mari zinean. Igandean eta astelehenean izango dira saioak, 19:30ean hasita.

Galerista xarmagarri eta eskrupulorik gabekoa da Arturo protagonista. Renzo, berriz, gainbeheran dagoen margolari zakarra da. Urteetan mantendu duten laguntasun batek lotzen ditu, baina ez dute amankomuneko beste ezaugarririk. Galeristak, ahalegin guztiak egingo ditu lagunaren ibilbidea berriro ere gorenera jaurtitzeko, baina egoerak okerrera egingo du nakarrik. Bat-bateko ideia zoro batek behin-betiko konponbidea ekarri dezakeela erabakitzen duten arte. (zinea.eus)