Igandea, abenduak 16



12:00

Linbo planeta

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Abenduaren 16an, Dejabu Panpin Laborategiaren Linbo planeta haur antzerkia izango da, eguerdiko 12:00etan, Aita Marin.  Idazketa eta zuzendaritza: Ainara GurrutxagaZuzendaritza eta eszenografia: Urko RedondoAntzezleak: Miren Alkala, Alvaro GarayaldePublikoa: 6 urtetik gorakoak Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso?Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

Linbo planeta Aita Mari aretoa

Abenduaren 16an, Dejabu Panpin Laborategiaren Linbo planeta haur antzerkia izango da, eguerdiko 12:00etan, Aita Marin. 

Idazketa eta zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga
Zuzendaritza eta eszenografia: Urko Redondo
Antzezleak: Miren Alkala, Alvaro Garayalde
Publikoa: 6 urtetik gorakoak

Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso?
Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.


17:00

Familia jolasean

Ludoteka, Zumaia | Bestelakoak

Igandean, abenduaren 16an, familientzako irekita egongo da Ludoteka, 17:00etatik 19:30etara. Bertara joan nahi duten haurrek heldu baten laguntza izan beharko dute egun horretan hezitzaileak ez baitira haurren arduradun izango.

Familia jolasean Ludoteka

Igandean, abenduaren 16an, familientzako irekita egongo da Ludoteka, 17:00etatik 19:30etara. Bertara joan nahi duten haurrek heldu baten laguntza izan beharko dute egun horretan hezitzaileak ez baitira haurren arduradun izango.



09:15
20:00

XVII. Klarinete Maratoia

Zumaia | Bestelakoak

Datozen bost egunetan, Sapere Aude Sinfoniettak antolatuta, XVII. Klarinete Maratoia egingo da. Ekimen honek kalitatezko irakaskuntza eta maila handiko musikari eta irakasleen konpromisoa dauka. “Gure helburu orokorra kultura sustatzea da, baina era berean, musikarien artean sarea sortu eta handitzea. Jatorri eta maila ezberdineko jendea etortzen da eta horien harremana bultzatzea gure nahia da”, adierazi du Marixi Sesma antolatzaileak. Egitaraua: Asteazkena, 12 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak. 18:15: Clarinete Clinic. 19:00: Ikasleen emanaldia.  Osteguna, 13 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak. 18:15: Clarinete Clinic. 20:00: Pintxo-pote musikala: “Klarinetea eta...” Valentin Manterola´s Studio. Ostirala, 14 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak. 18:15: Clarinete Clinic. 19:00: Kontzertua. Alexander Technique Performance. Komentua. Larunbata, 15 09:15-14:00/15:30-19:30: Instrumentu eta osagarrien erakusketa. 11:00-14:30: Lutheria, instrumentuen konponketa. (Alipio Ginaldo). 16:30: Klarinete Laukoteen Lehiaketa kontzertua. Komentua.  Igandea, 16 13:00: Ikasleen amaiera kontzertua. Zumaiena ikastetxea. 19:00: “Chamber Music” Kontzertu berezia. Alondegia.

XVII. Klarinete Maratoia

Datozen bost egunetan, Sapere Aude Sinfoniettak antolatuta, XVII. Klarinete Maratoia egingo da. Ekimen honek kalitatezko irakaskuntza eta maila handiko musikari eta irakasleen konpromisoa dauka. “Gure helburu orokorra kultura sustatzea da, baina era berean, musikarien artean sarea sortu eta handitzea. Jatorri eta maila ezberdineko jendea etortzen da eta horien harremana bultzatzea gure nahia da”, adierazi du Marixi Sesma antolatzaileak.

Egitaraua:

Asteazkena, 12

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15: Clarinete Clinic.
  • 19:00: Ikasleen emanaldia.

 Osteguna, 13

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15: Clarinete Clinic.
  • 20:00: Pintxo-pote musikala: “Klarinetea eta...” Valentin Manterola´s Studio.

Ostirala, 14

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15: Clarinete Clinic.
  • 19:00: Kontzertua. Alexander Technique Performance. Komentua.

Larunbata, 15

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Instrumentu eta osagarrien erakusketa.
  • 11:00-14:30: Lutheria, instrumentuen konponketa. (Alipio Ginaldo).
  • 16:30: Klarinete Laukoteen Lehiaketa kontzertua. Komentua.

 Igandea, 16

  • 13:00: Ikasleen amaiera kontzertua. Zumaiena ikastetxea.
  • 19:00: “Chamber Music” Kontzertu berezia. Alondegia.

17:30
19:00

Gabonak haur liburutegian

Alondegia, Zumaia | Ipuin kontaketa

Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat. Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.

Gabonak haur liburutegian Alondegia

Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat.

Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.



22:30
02:00

Lokuria, The Enfermos + Txonpe ta Xestero

Gaztetxea, Zumaia

Punk iluneko eta hardcore ukituko doinuak izango dira larunbat honetan Torreberri Gaztetxean Lokuria, The Enfermos eta Txonpe ta Xesterorekin. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira eta sarrerak 3 euroan izango dira salgai atean.

Lokuria, The Enfermos + Txonpe ta Xestero Gaztetxea

Punk iluneko eta hardcore ukituko doinuak izango dira larunbat honetan Torreberri Gaztetxean Lokuria, The Enfermos eta Txonpe ta Xesterorekin. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira eta sarrerak 3 euroan izango dira salgai atean.



19:30
21:15

Mi obra maestra

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Mi obra maestra filma argentinarra emango dute asteburuan Aita Mari zinean. Igandean eta astelehenean izango dira saioak, 19:30ean hasita. Galerista xarmagarri eta eskrupulorik gabekoa da Arturo protagonista. Renzo, berriz, gainbeheran dagoen margolari zakarra da. Urteetan mantendu duten laguntasun batek lotzen ditu, baina ez dute amankomuneko beste ezaugarririk. Galeristak, ahalegin guztiak egingo ditu lagunaren ibilbidea berriro ere gorenera jaurtitzeko, baina egoerak okerrera egingo du nakarrik. Bat-bateko ideia zoro batek behin-betiko konponbidea ekarri dezakeela erabakitzen duten arte. (zinea.eus)

Mi obra maestra Aita Mari aretoa

Mi obra maestra filma argentinarra emango dute asteburuan Aita Mari zinean. Igandean eta astelehenean izango dira saioak, 19:30ean hasita.

Galerista xarmagarri eta eskrupulorik gabekoa da Arturo protagonista. Renzo, berriz, gainbeheran dagoen margolari zakarra da. Urteetan mantendu duten laguntasun batek lotzen ditu, baina ez dute amankomuneko beste ezaugarririk. Galeristak, ahalegin guztiak egingo ditu lagunaren ibilbidea berriro ere gorenera jaurtitzeko, baina egoerak okerrera egingo du nakarrik. Bat-bateko ideia zoro batek behin-betiko konponbidea ekarri dezakeela erabakitzen duten arte. (zinea.eus)

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»