Ostirala, abenduak 14



20:00

Hugo Silveira & Dani Bordonaba

Tximista Garagardotegia, Zumaia | Bestelakoak

Hugo Silveira & Dani Bordonaba bikoteak Brasilgo musika herrikoia ekarriko dute abenduaren 14an, 20:00etan, Tximista garagardotegira.

Hugo Silveira & Dani Bordonaba Tximista Garagardotegia

Hugo Silveira & Dani Bordonaba bikoteak Brasilgo musika herrikoia ekarriko dute abenduaren 14an, 20:00etan, Tximista garagardotegira.


22:00

Beñat Achiary eta Joseba Irazoki

Burugorri aretoa (Itziar), Zumaia | Bestelakoak

Udazken-neguko kultur egitarauaren barnean, Itziarko Auzo Udalak Beñat Achiary eta Joseba Irazokiren kontzertua antolatu du ostiralerako. Emanaldia Burugorri aretoan izango da, 22:00etan. Sarrerak bertan salduko dira bost euroan.

Beñat Achiary eta Joseba Irazoki Burugorri aretoa (Itziar)

Udazken-neguko kultur egitarauaren barnean, Itziarko Auzo Udalak Beñat Achiary eta Joseba Irazokiren kontzertua antolatu du ostiralerako. Emanaldia Burugorri aretoan izango da, 22:00etan. Sarrerak bertan salduko dira bost euroan.


22:00

Miss Karaoke

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Abenduaren 14an Metrokoadroka eta Pez Limboren Miss Karaoke antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan hasita.  Testua: Oier Guillan. Sinopsia: Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du? “Zerk definitzen zaitu?”, “Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?”. Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.

Miss Karaoke Aita Mari aretoa

Abenduaren 14an Metrokoadroka eta Pez Limboren Miss Karaoke antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan hasita. 

Testua: Oier Guillan.

Sinopsia:

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

“Zerk definitzen zaitu?”, “Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?”. Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.



18:00
20:00

Distiraren argazki erakusketa kolektiboa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Distira argazki elkarteak erakusketa kolektiboa izango du Alondegiko Oxford aretoan, azaroaren 29tik abenduaren 15era arte, 18:00-20:00 ordutegian. 

Distiraren argazki erakusketa kolektiboa Oxford aretoa (Alondegia)

Distira argazki elkarteak erakusketa kolektiboa izango du Alondegiko Oxford aretoan, azaroaren 29tik abenduaren 15era arte, 18:00-20:00 ordutegian. 



09:15
20:00

XVII. Klarinete Maratoia

Zumaia | Bestelakoak

Datozen bost egunetan, Sapere Aude Sinfoniettak antolatuta, XVII. Klarinete Maratoia egingo da. Ekimen honek kalitatezko irakaskuntza eta maila handiko musikari eta irakasleen konpromisoa dauka. “Gure helburu orokorra kultura sustatzea da, baina era berean, musikarien artean sarea sortu eta handitzea. Jatorri eta maila ezberdineko jendea etortzen da eta horien harremana bultzatzea gure nahia da”, adierazi du Marixi Sesma antolatzaileak. Egitaraua: Asteazkena, 12 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak. 18:15: Clarinete Clinic. 19:00: Ikasleen emanaldia.  Osteguna, 13 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak. 18:15: Clarinete Clinic. 20:00: Pintxo-pote musikala: “Klarinetea eta...” Valentin Manterola´s Studio. Ostirala, 14 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak. 18:15: Clarinete Clinic. 19:00: Kontzertua. Alexander Technique Performance. Komentua. Larunbata, 15 09:15-14:00/15:30-19:30: Instrumentu eta osagarrien erakusketa. 11:00-14:30: Lutheria, instrumentuen konponketa. (Alipio Ginaldo). 16:30: Klarinete Laukoteen Lehiaketa kontzertua. Komentua.  Igandea, 16 13:00: Ikasleen amaiera kontzertua. Zumaiena ikastetxea. 19:00: “Chamber Music” Kontzertu berezia. Alondegia.

XVII. Klarinete Maratoia

Datozen bost egunetan, Sapere Aude Sinfoniettak antolatuta, XVII. Klarinete Maratoia egingo da. Ekimen honek kalitatezko irakaskuntza eta maila handiko musikari eta irakasleen konpromisoa dauka. “Gure helburu orokorra kultura sustatzea da, baina era berean, musikarien artean sarea sortu eta handitzea. Jatorri eta maila ezberdineko jendea etortzen da eta horien harremana bultzatzea gure nahia da”, adierazi du Marixi Sesma antolatzaileak.

Egitaraua:

Asteazkena, 12

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15: Clarinete Clinic.
  • 19:00: Ikasleen emanaldia.

 Osteguna, 13

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15: Clarinete Clinic.
  • 20:00: Pintxo-pote musikala: “Klarinetea eta...” Valentin Manterola´s Studio.

Ostirala, 14

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15: Clarinete Clinic.
  • 19:00: Kontzertua. Alexander Technique Performance. Komentua.

Larunbata, 15

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Instrumentu eta osagarrien erakusketa.
  • 11:00-14:30: Lutheria, instrumentuen konponketa. (Alipio Ginaldo).
  • 16:30: Klarinete Laukoteen Lehiaketa kontzertua. Komentua.

 Igandea, 16

  • 13:00: Ikasleen amaiera kontzertua. Zumaiena ikastetxea.
  • 19:00: “Chamber Music” Kontzertu berezia. Alondegia.

17:30
19:00

Gabonak haur liburutegian

Alondegia, Zumaia | Ipuin kontaketa

Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat. Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.

Gabonak haur liburutegian Alondegia

Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat.

Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.



23:30
02:30

Jamaikako doinuak Zalla tabernan

Zalla taberna, Zumaia | Bestelakoak

Reggae, dancehall, ska, raggamuffin, afrobeat eta hip hop doinuak izango dira abenduaren 14an, 23:30etik aurrera, Zalla tabernan, Kunta di Fyah, Patera Style, Selectah Starbow eta Adi Generalekin. 

Jamaikako doinuak Zalla tabernan Zalla taberna

Reggae, dancehall, ska, raggamuffin, afrobeat eta hip hop doinuak izango dira abenduaren 14an, 23:30etik aurrera, Zalla tabernan, Kunta di Fyah, Patera Style, Selectah Starbow eta Adi Generalekin.