Zumaiako Udalak, Berdintasun Foroarekin elkarlanean, autodefentsa feminista tailerra antolatu du azaroaren 24rako. Ikastaroa, Forondan eskainiko da goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Zumaiako Udal Musika Bandak antolatuta, Bandaren eguna egingo da larunbatean, azaroaren 24an. 12:00etan kalejira abiatuko da Ubillosetik, eta 13:00etan kontzertua egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan. Euria egiten badu Zumaienako aretoan egingo da.
Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira egitarau hau osatu dute Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak. Azaroak 14: Gorroto delituak: orientazio sexuala eta genero identitateak erakusketaren aurkezpena 18:00etan. Erakusketa Aldartek antolatu du eta ikusgai egongo da azaroaren 14tik 27ra. Azaroak 15: Bisita gidatua Oxford aretoko erakusketan, gaztelaniaz. Emma Doris Lopez Rodriguez Kolonbiako giza eskubideen defentsarako aktibistak egingo du. Ondoren, 18:30ean, Hogarrean, Impacto de los feminicidios en América latina hitzaldia eskainiko du. Azaroak 23: Berdintasun gunea, Emakunderen autobusa, Eusebio Gurrutxaga plazan 10:00tik 12:00ra eta 17:00tik 18:00ra. Herritarrei informazioa emateko irekita egongo da eta nahi duenak bertan sartzeko aukera izango du informazioa jasotzera. Autobusean bertan, 12:00etan, soldadura eskolako ikasleekin tailerra egingo da eta 18:00etan, berriz, haur eta familiei zuzendutako tailerra. Azaroak 24: Autodefentsa feminista ikastaroa, euskaraz, goiz eta arratsaldez. Tailerra Emagin Elkarteak bideratuko du eta doakoa izango da. Azaroak 25: Elkarretaratzea, 13:00etan, Saregileen plazan.
Xixiliren aitzakian musika saio ugari izango dira azaroaren 21etik abenduaren 1era bitartean. Kartelean duzue egitaraua.