Asteartea, azaroak 20



19:00
20:30

Maila guztietarako argazkigintza tailerra

Foronda, Zumaia | Ikastaroa

27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean. 

Maila guztietarako argazkigintza tailerra Foronda

27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean. 



18:00
13:30

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Zumaia | Bestelakoak

Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira egitarau hau osatu dute Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak. Azaroak 14: Gorroto delituak: orientazio sexuala eta genero identitateak erakusketaren aurkezpena 18:00etan. Erakusketa Aldartek antolatu du eta ikusgai egongo da azaroaren 14tik 27ra. Azaroak 15: Bisita gidatua Oxford aretoko erakusketan, gaztelaniaz. Emma Doris Lopez Rodriguez Kolonbiako giza eskubideen defentsarako aktibistak egingo du. Ondoren, 18:30ean, Hogarrean, Impacto de los feminicidios en América latina hitzaldia eskainiko du. Azaroak 23: Berdintasun gunea, Emakunderen autobusa, Eusebio Gurrutxaga plazan 10:00tik 12:00ra eta 17:00tik 18:00ra. Herritarrei informazioa emateko irekita egongo da eta nahi duenak bertan sartzeko aukera izango du informazioa jasotzera. Autobusean bertan, 12:00etan, soldadura eskolako ikasleekin tailerra egingo da eta 18:00etan, berriz, haur eta familiei zuzendutako tailerra. Azaroak 24: Autodefentsa feminista ikastaroa, euskaraz, goiz eta arratsaldez. Tailerra Emagin Elkarteak bideratuko du eta doakoa izango da. Azaroak 25: Elkarretaratzea, 13:00etan, Saregileen plazan.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira egitarau hau osatu dute Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak.

Azaroak 14: Gorroto delituak: orientazio sexuala eta genero identitateak erakusketaren aurkezpena 18:00etan. Erakusketa Aldartek antolatu du eta ikusgai egongo da azaroaren 14tik 27ra.

Azaroak 15: Bisita gidatua Oxford aretoko erakusketan, gaztelaniaz. Emma Doris Lopez Rodriguez Kolonbiako giza eskubideen defentsarako aktibistak egingo du. Ondoren, 18:30ean, Hogarrean, Impacto de los feminicidios en América latina hitzaldia eskainiko du.

Azaroak 23: Berdintasun gunea, Emakunderen autobusa, Eusebio Gurrutxaga plazan 10:00tik 12:00ra eta 17:00tik 18:00ra. Herritarrei informazioa emateko irekita egongo da eta nahi duenak bertan sartzeko aukera izango du informazioa jasotzera. Autobusean bertan, 12:00etan, soldadura eskolako ikasleekin tailerra egingo da eta 18:00etan, berriz, haur eta familiei zuzendutako tailerra.

Azaroak 24: Autodefentsa feminista ikastaroa, euskaraz, goiz eta arratsaldez. Tailerra Emagin Elkarteak bideratuko du eta doakoa izango da.

Azaroak 25: Elkarretaratzea, 13:00etan, Saregileen plazan.