Gaztetxeen estartegia politikoa, hauek instituzioekin izan beharreko harremanak edota herri mugimenduaren autonomia bezalako gaiak izango dituzte izpide Eneko Compains eta Kolitzaren arteko hitzaldi-eztabaidan. Azaroak 16an egingo da Zumaiena ikastetxeko aretoan 18:30etan.
Anodino Teatroa konpainiaren Zerura eroria antzezlana izango da Zumaian azaroaren 16an, 22:00etan, Oxford aretoan. Komedia zoroa da, ganberroa eta lotsabakoa. Barre algarakadak eragitea da lan honen funtsa, oinarria eta helburua. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan.
27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean.
Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira egitarau hau osatu dute Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak. Azaroak 14: Gorroto delituak: orientazio sexuala eta genero identitateak erakusketaren aurkezpena 18:00etan. Erakusketa Aldartek antolatu du eta ikusgai egongo da azaroaren 14tik 27ra. Azaroak 15: Bisita gidatua Oxford aretoko erakusketan, gaztelaniaz. Emma Doris Lopez Rodriguez Kolonbiako giza eskubideen defentsarako aktibistak egingo du. Ondoren, 18:30ean, Hogarrean, Impacto de los feminicidios en América latina hitzaldia eskainiko du. Azaroak 23: Berdintasun gunea, Emakunderen autobusa, Eusebio Gurrutxaga plazan 10:00tik 12:00ra eta 17:00tik 18:00ra. Herritarrei informazioa emateko irekita egongo da eta nahi duenak bertan sartzeko aukera izango du informazioa jasotzera. Autobusean bertan, 12:00etan, soldadura eskolako ikasleekin tailerra egingo da eta 18:00etan, berriz, haur eta familiei zuzendutako tailerra. Azaroak 24: Autodefentsa feminista ikastaroa, euskaraz, goiz eta arratsaldez. Tailerra Emagin Elkarteak bideratuko du eta doakoa izango da. Azaroak 25: Elkarretaratzea, 13:00etan, Saregileen plazan.
Sofa eta Madeleine taldeek kontzertua emango dute azaroaren 16an, 22:15etik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Sarrera: 5 euro.