Lizarrako Flitter taldeari egindako omenaldi moduan diskoa atera dute orain hilabete batzuk Europa huele a muerto izenarekin. Bertan, 42 taldek hartu dute parte. Elkartasun proiektu bat ere gauzatu zuten orain hilabete batzuk Melillan. Hori guztia azaltzeko, ekitaldia egingo dute larunbatean, Erribera kaleko horma parean.
27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean.
Christiane Von Enzberg argazkilariaren Flashback paradies erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan, urriaren 26tik azaroaren 11ra. Irekiera ostiralean, hilaren 26an izango da, 19:00etan hasita. Ordutegia, egunero: 18:00-20:00.
1946. Arima askeko idazlea da Juliet Ashton protagonista. Bigarren Mundu Gerra osteko Guernsey Island-en bizi da, eta harreman estu eta berezia eraiki du bertako biztanleekin. Egun batez, lurraldeko biztanleen esperientziak biltzen hasiko da hurrengo liburu baterako. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.