Beatriz Egizabalen eskutik, Ttak bakarrizketa saioa azaroaren 7an egingo da, 19:00etan Alondegian.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lan batzuk egin ditu azken hilabeteotan Algorri inguruan, eta horren berri emateko bilera irekia egingo da Algorri interpretazio zentroan, asteazkenean, 19:00etan. Foru teknikariek lan horiek azalduko dituzte eta baita balorazioa egin ere.
27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean.
Christiane Von Enzberg argazkilariaren Flashback paradies erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan, urriaren 26tik azaroaren 11ra. Irekiera ostiralean, hilaren 26an izango da, 19:00etan hasita. Ordutegia, egunero: 18:00-20:00.