27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean.
Christiane Von Enzberg argazkilariaren Flashback paradies erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan, urriaren 26tik azaroaren 11ra. Irekiera ostiralean, hilaren 26an izango da, 19:00etan hasita. Ordutegia, egunero: 18:00-20:00.
Asteburu honetan El reino pelikula emango dute Aita Mari zinean. Ostiralean 22:15ean emango dute, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean. Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen. Aktoreak: Antonio de la Torre, Monica Lopez, Josep Maria Pou, Nacho Fresneda, Ana Wagener. Iraupena: 122 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2018.Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, zinema areto komertzialetara iritsi da Sorogoyenen azken filma, thriller politiko bat da. Manuel politikagintzan ari da, bere erkidegoan, eta estatuko politikagintzara igaro nahi du. Baina egun batean, bere lagun Pacorekin batera, ustelkeriarekin lotuko dute, eta, egun batetik bestera, kargu guztietatik kanpo geratuko da. Lagunek traizionatu egingo dute, eta alderdiak haren gain utzi nahiko du ardura osoa. Orduan, emaztearen eta alabaren laguntzaz, mendeku bila hasiko da.
Euskal Herriko eta Gipuzkoako surf federazioek antolatuta, FederArte Euskalsurf, Euskal Herriko surf eta bodyboard festibala egingo da Zumaian. Kirol probak, irteerak eta musika ekitaldiak izango dira egun osoan. Kartelean duzue egitaraua.