Leize tabernaren pintxo-potearen baitan, ostegunean, hilaren 25ean, Old Seed kanadiarraren kontzertua izango da. Disko berria besapean duela etorriko da egun horretan Zumaiara. Pintxo potea 18:00etan hasiko da eta kontzertua 19:30ean.
Ostegunean, hilaren 25ean, Lucky pelikula emango du Ostarrenak zine forumean. 22:00etan hasiko da saioa eta sarrerak 5 euroan izango dira salgai. Zuzendaria: John Carroll Lynch. Aktoreak: Harry Dean Stanton, Ed Begley Jr, Beth Grant, James Darren. Iraupena: 88 minutu. Generoa: Drama, zahartzaroa.Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.Lucky 90 urteko gizon ateo bat da. Lagun guztiak baino gehiago iraun du, eta bizitzaren azken atalean dago. Bidaia bat abiatuko du, bere burua aurkitzeko eta bizitzaren zentzua ulertzeko. Harry Dean Stanton aktorearen azken filma da. Travis pertsonaiarekin egin zen ezagun, 1984ko Paris, Texas filmean. Irailean hil zen.
27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean.