Aurreko astean ematekoa zen pelikula hau, baina arazo teknikoak zirela medio, ezinezkoa izan zen. Pelikula hau ostegunean, hilaren 18an, emango da, 22:00etan, Aita Mari zinean. Sarrera: 5 euro. Zuzendariak: Agnes Varda eta JR. Generoa: Dokumentala. Iraupena: 89 minutu. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017.Agnes Varda zinemagile beteranoa eta JR argazkilari gaztea elkartu egingo dira herriz herri joateko, furgoneta berezi batean. Vardak 88 urte ditu, eta JRk 33. Azken honek argazki estudio bat paratu du furgonetan, eta horretan bidaiatuko du bikoteak. Herrietara heldu, eta biztanleak furgonetara gonbidatuko dituzte. Barruan, argazkia egin, eta formatu handian aterako dira irudiak furgonetaren albo batetik. Herriak apainduko dituzte, gero, herritarren erretratuekin. Hemen duzue pelikularen trailerra:
Harriak-Eremuak egitasmoaren baitan, ‘Lo que tu ves no es lo que veo yo’ erakusketa izango da Oxford aretoan irailaren 28tik urriaren 19ra bitartean. Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodriguez artisten lanek osatzen dute errealismoari buruzko erakusketa hau. Erakusketa irailaren 28ean, ostiralean, zabalduko da, 19:00etan. Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00-20:00; asteburuetan eta jaiegunetan ere zabalik eguerdian: 12:30-14:00.
27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean.