Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak 'Kantaurialdea' filmaren emanaldia antolatu dute urriaren 17rako, Zumaiako Aita Mari zinean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da.
'Lurralde basati bat, uste baino hurbilago: Kantaurialdea’ dokumentala emango da urriaren 17an, Aita Mari zinean, 19:00etan. Joaquin Gutierrez Achak zuzendutako eta filmatutako dokumentala da.
Harriak-Eremuak egitasmoaren baitan, ‘Lo que tu ves no es lo que veo yo’ erakusketa izango da Oxford aretoan irailaren 28tik urriaren 19ra bitartean. Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodriguez artisten lanek osatzen dute errealismoari buruzko erakusketa hau. Erakusketa irailaren 28ean, ostiralean, zabalduko da, 19:00etan. Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00-20:00; asteburuetan eta jaiegunetan ere zabalik eguerdian: 12:30-14:00.
27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean.