Astelehena, urriak 15



19:00
20:00

Lo que tu ves no es lo que veo yo

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Harriak-Eremuak egitasmoaren baitan, ‘Lo que tu ves no es lo que veo yo’ erakusketa izango da Oxford aretoan irailaren 28tik urriaren 19ra bitartean. Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodriguez artisten lanek osatzen dute errealismoari buruzko erakusketa hau. Erakusketa irailaren 28ean, ostiralean, zabalduko da, 19:00etan. Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00-20:00; asteburuetan eta jaiegunetan ere zabalik eguerdian: 12:30-14:00.

Lo que tu ves no es lo que veo yo Oxford aretoa (Alondegia)

Harriak-Eremuak egitasmoaren baitan, ‘Lo que tu ves no es lo que veo yo’ erakusketa izango da Oxford aretoan irailaren 28tik urriaren 19ra bitartean. Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodriguez artisten lanek osatzen dute errealismoari buruzko erakusketa hau.

Erakusketa irailaren 28ean, ostiralean, zabalduko da, 19:00etan.

Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00-20:00; asteburuetan eta jaiegunetan ere zabalik eguerdian: 12:30-14:00.



19:00
20:30

Maila guztietarako argazkigintza tailerra

Foronda, Zumaia | Ikastaroa

27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean. 

Maila guztietarako argazkigintza tailerra Foronda

27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean. 



19:30
21:00

Cold war

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Pawel Pawlikowski. Aktoreak: Joanna Kulig, Tomasz Kot. Iraupena:88 minutu. Generoa: Erromantikoa, drama. Herrialdea: Polonia. Urtea: 2018. Jatorriko izenburua: 'Zimma wojna'.Gerra Hotza agertoki moduan, filmak bikote baten harreman gorabeheratsua kontatzen du. Oso ezberdinak dira bi protagonistak, jatorriz eta izatez, eta erabat bateraezinak. Halere, 40 urteko maitasun istorioa biziko dute. Pawel Pawlikowski zuzendari poloniarrak zuri-beltzean filmatu du bere gurasoen bizitzan oinarritutako istorioa. Ida filmarekin Oscar bat irabazi zuen. Zuzendari onenaren saria jaso du aurten Cannesen, Cold War-engatik. Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean. 

Cold war Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Pawel Pawlikowski. Aktoreak: Joanna Kulig, Tomasz Kot. Iraupena:88 minutu. Generoa: Erromantikoa, drama. Herrialdea: Polonia. Urtea: 2018. Jatorriko izenburua: 'Zimma wojna'.

Gerra Hotza agertoki moduan, filmak bikote baten harreman gorabeheratsua kontatzen du. Oso ezberdinak dira bi protagonistak, jatorriz eta izatez, eta erabat bateraezinak. Halere, 40 urteko maitasun istorioa biziko dute. Pawel Pawlikowski zuzendari poloniarrak zuri-beltzean filmatu du bere gurasoen bizitzan oinarritutako istorioa. Ida filmarekin Oscar bat irabazi zuen. Zuzendari onenaren saria jaso du aurten Cannesen, Cold War-engatik.

Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.