Harriak-Eremuak egitasmoaren baitan, ‘Lo que tu ves no es lo que veo yo’ erakusketa izango da Oxford aretoan irailaren 28tik urriaren 19ra bitartean. Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodriguez artisten lanek osatzen dute errealismoari buruzko erakusketa hau. Erakusketa irailaren 28ean, ostiralean, zabalduko da, 19:00etan. Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00-20:00; asteburuetan eta jaiegunetan ere zabalik eguerdian: 12:30-14:00.
'BLACK IS BELTZA'Zuzendaria. Fermin Muguruza.Herrialdea. Euskal Herria.Urtea. 2018. Iraupena. 80 minutu.Generoa. Animazioa. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.
27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean.