Ostirala, ekainak 1



18:00

Klarinete kontzertua

Ludoteka, Zumaia | Bestelakoak

Ekainaren 1ean, ostiralean, klarinete kontzertua izango da Ludotekan. Bertan, XVI. Klarinete Maratoiko Laukote Lehiaketarako Ludoteka sariaren irabazleek emango dute kontzertua. Laukote hori Gasteizko Jesus Guridi kontserbatoriotik dator, eta Guridi txiki izenez ezagutzen dira. Emanaldia Ludotekan izango da 18:00etan.

Klarinete kontzertua Ludoteka

Ekainaren 1ean, ostiralean, klarinete kontzertua izango da Ludotekan. Bertan, XVI. Klarinete Maratoiko Laukote Lehiaketarako Ludoteka sariaren irabazleek emango dute kontzertua. Laukote hori Gasteizko Jesus Guridi kontserbatoriotik dator, eta Guridi txiki izenez ezagutzen dira.

Emanaldia Ludotekan izango da 18:00etan.


22:00

Zazpi senideko

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

Zazpi senideko Aita Mari aretoa

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?

Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.


18:30
20:30

Zeramika erakusketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Ekainaren 1etik 10era bitartean, 2017/2018 ikasturtean Forondan irakatsi den zeramikazko tailerrean ikasleek egin dituzten lanak ikusteko aukera izango da Oxforden. Erakusketaren ordutegia hau izango da: arratsaldez, egunero, 18:30etatik 20:30etara, eta asteburuetan, goizez ere bai, 12:00etatik 14:00etara.

Zeramika erakusketa Oxford aretoa (Alondegia)

Ekainaren 1etik 10era bitartean, 2017/2018 ikasturtean Forondan irakatsi den zeramikazko tailerrean ikasleek egin dituzten lanak ikusteko aukera izango da Oxforden.

Erakusketaren ordutegia hau izango da: arratsaldez, egunero, 18:30etatik 20:30etara, eta asteburuetan, goizez ere bai, 12:00etatik 14:00etara.


18:30
20:30

Egur taila erakusketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Ikasturte honetan Forondan egin den ikastaroetako bat izan da egur tailla. Erakusketa honetan, ikasleek egin dituzten lanak egongo dira erakusgai ekainaren 1etik 10era arte, Oxford aretoan. Erakusketaren ordutegia honako hau izango da: egunero, 18:30etatik 20:30etara, eta asteburuetan, goizez ere bai, 12:00etatik 14:00etara.

Egur taila erakusketa Oxford aretoa (Alondegia)

Ikasturte honetan Forondan egin den ikastaroetako bat izan da egur tailla. Erakusketa honetan, ikasleek egin dituzten lanak egongo dira erakusgai ekainaren 1etik 10era arte, Oxford aretoan.

Erakusketaren ordutegia honako hau izango da: egunero, 18:30etatik 20:30etara, eta asteburuetan, goizez ere bai, 12:00etatik 14:00etara.