IV. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Zumaian maiatzaren 27an. Guztira, lau taldek hartuko dute parte: Lesakako Tantirumairu, Beasaingo Aurtzaka, Getariako Gure Txeru eta Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola. Hau izango da egun horretako programazioa: 11:15 Kalejira herriko kaleetan zehar 12:45 Beheko Plazan emanaldia 16:30 Dantzaldia Modestoren eskutik Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia kiroldegian egingo da.
Forondako pintura tailerreko erakusketa izango da maiatzaren 18tik 30era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: egunero 18:30-20:30; asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere bai: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30. Irekiera, maiatzaren 18an, 18:00etan.
Zuzendaria: David Leitch. Aktoreak: Ryan Reynolds, Zazie Beetz, Josh Brolin, Morena Baccarin. Iraupena: 111 minutu. Generoa: Akzioa. Herrialdea: AEB. Urtea:2018.Wade Wilson diru truke lan egiten duen superheroi bakarra bihurtu da. Kriminalak hiltzen ditu mundu osoan. Baina Deadpool ez denean, Vanesa Carlysleren mutil laguna da Wilson. Urtebete elkarrekin dabiltzala ospatzeko, afaltzera joan da bikotea, eta familia izatea erabakiko dute. Baina Wilson ez zen jaio zoriontsu izateko. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.