Zumaiako Futbol Taldeak antolatuta, maiatzaren 26an, II. JON DOMINGUEZ MEMORIALA jokatuko da Aita Mari Futbol Zelaian. Jubenil mailako futbol txapelketa honetan Real Sociedad, Osasuna eta Zumaiako Futbol Taldeek parte hartuko dute. Sarrera doan izango da. Triangular honetako partiduak ordutegi hau izango dute: MAIATZAK 26, larunbata: 11:00 ZUMAIAKO - REAL SOCIEDAD 11:55 ZUMAIAKO - OSASUNA 12:50 REAL SOCIEDAD - OSASUNA
Forondako pintura tailerreko erakusketa izango da maiatzaren 18tik 30era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: egunero 18:30-20:30; asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere bai: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30. Irekiera, maiatzaren 18an, 18:00etan.
Zuzendaria: David Leitch. Aktoreak: Ryan Reynolds, Zazie Beetz, Josh Brolin, Morena Baccarin. Iraupena: 111 minutu. Generoa: Akzioa. Herrialdea: AEB. Urtea:2018.Wade Wilson diru truke lan egiten duen superheroi bakarra bihurtu da. Kriminalak hiltzen ditu mundu osoan. Baina Deadpool ez denean, Vanesa Carlysleren mutil laguna da Wilson. Urtebete elkarrekin dabiltzala ospatzeko, afaltzera joan da bikotea, eta familia izatea erabakiko dute. Baina Wilson ez zen jaio zoriontsu izateko. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.