Astindu dantza elkarteak antolatuta, Maiatza Dantzan VII dantza saioak izango dira maiatzeko lau larunbatetan. Kartelean duzue egitaraua.
Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak antolatuta, industria-ondarea zaindu eta babestearen inguruko hitzaldi zikloa egingo da Zumaian maiatzean zehar. Saioak 19:00etan hasiko dira Alondegian. Saioak hauek dira: Maiatzak 9: Un puente superviviente: el valor patrimonial del puente de hierro de Zumaia. Hizlaria: Joaquin Carcamo Martinez. Maiatzak 16: Aizarnako lignitoa eta Ibañarrietako tupa 'iraulika'-ren ekoizpenean. Hizlaria: Aitziber Gorrotxategi Eizagirre. Maiatzak 23: El Patrimonio Industrial: ¿Olvido, desconocimiento o desinterés?. Hizlaria: Victor Manuel Egia Astibia.
Forondako pintura tailerreko erakusketa izango da maiatzaren 18tik 30era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: egunero 18:30-20:30; asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere bai: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30. Irekiera, maiatzaren 18an, 18:00etan.
Maiatzaren 21etik 25era Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak ate irekien jardunaldiak egingo ditu. Egun bakoitzean eskolak eskaintzen dituen ikastaroak ezagutzeko aukera izango da.