Urtero bezala, maiatzeko hirugarren igandean, Indamendi Eguna ospatuko dugu. Herriko mendi elkarteak bere egun handira gonbidatzen zaituzte.
Maiatzaren 20an, igandean, Oikiaren historia ardatz izango duen hitzaldia eskainiko dute Arantza Ugarte eta Pedro Etxabek. XIV. mendetik hasi eta gaurdaino izan duen ibilbidea azalduko dute bi hizlariek. Herritarrentzat ezezagunak diren hamaika kontu azalduko dituzte hizlariek eta bailarako bizimodua kontalari abilen bidez ezagutzeko aukera ederra izango da. Hitzaldia 11:00etan izango da Oikiako San Bartolome elizan.
Astindu dantza elkarteak antolatuta, Maiatza Dantzan VII dantza saioak izango dira maiatzeko lau larunbatetan. Kartelean duzue egitaraua.
Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak antolatuta, industria-ondarea zaindu eta babestearen inguruko hitzaldi zikloa egingo da Zumaian maiatzean zehar. Saioak 19:00etan hasiko dira Alondegian. Saioak hauek dira: Maiatzak 9: Un puente superviviente: el valor patrimonial del puente de hierro de Zumaia. Hizlaria: Joaquin Carcamo Martinez. Maiatzak 16: Aizarnako lignitoa eta Ibañarrietako tupa 'iraulika'-ren ekoizpenean. Hizlaria: Aitziber Gorrotxategi Eizagirre. Maiatzak 23: El Patrimonio Industrial: ¿Olvido, desconocimiento o desinterés?. Hizlaria: Victor Manuel Egia Astibia.
Forondako pintura tailerreko erakusketa izango da maiatzaren 18tik 30era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: egunero 18:30-20:30; asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere bai: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30. Irekiera, maiatzaren 18an, 18:00etan.
Zuzendaria: Dan Gilroy. Aktoreak: Denzel Washington, Colin Farrell, Carmen Ejogo. Iraupena: 129 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.Roman J. Israel (Denzel Washington) defentsako abokatu idealista bat da Los Angeles hiriko (AEB) epaitegi saturatuetan. Egun batean, enpresa batek kontratatuko du, eta eskubide zibilen ekintzaile baten adiskide egingo da. Baina gertaera zurrunbilo batek kolokan jarriko ditu Israelen bizitza osoko ideiak. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.
Agoraphobia galiziarrek eta The Grace of Dionysus zumaiarrek kontzertua eskainiko dute larunbatean, maiatzaren 19an, 22:00etatik aurrera, Gaztetxean. Sarrera 6 euro izango da.