Ostirala, maiatzak 18



19:00

Gure ardoa eta gazta ezagutu

Alondegia, Zumaia | Ikastaroa

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garaipen eta Lehiakortasun Sailak, Hazi, Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenak, eta Zumaiako Udalak antolatuta, maiatzaren 18an, ostirala, Arabako Errixioako ardoak eta txakolinak, edota Idiazabalko gazta dastatzen laguntzeko saioa egingo da Alondegian. 

Gure ardoa eta gazta ezagutu Alondegia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garaipen eta Lehiakortasun Sailak, Hazi, Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenak, eta Zumaiako Udalak antolatuta, maiatzaren 18an, ostirala, Arabako Errixioako ardoak eta txakolinak, edota Idiazabalko gazta dastatzen laguntzeko saioa egingo da Alondegian. 


22:00

Sherezade eta tipularen azalak

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Ostiralean, maiatzaren 18an, Sherezade eta tipularen azalak antzezlana izango da Aita Mari aretoan, 22:00etan hasita. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 9,5 euroan; 6 euroan Gazte Txartelarekin. Sinopsia: Sherezadek bezala, ukitu surrealistak dituen ipuin tragikomiko honetako pertsonaiek patua elikatzen dien historia bat kontatzen dute. Hala, bizirik irauten saiatzen dira. Berek diotenez, ipuina ondorio larririk gabeko gezur bat da. Guri ez zaizkigu hain ondorio kaltegabeak iruditzen... Amonak entzuten dituen ipuinek hark bizitza ikusteko duen modua erabakitzen diote, duen morala, eta halaxe transmititzen dizkio alabari. Emakumeak ipuinok errepikatu eta bereganatu egiten ditu. Senarrak kontatzen dio bere buruari "paradisuak" eraikitzen dituela. Eta halakoak dira denen bizitza konbentzionalak. Eta Neskatoa, Neskatoa nazka-nazka eginda dago ipuinok entzuteaz, eta plazentatik, talaia ezin hobe horretatik, zalantza egiten du, merezi ote duen aurrean duen bizitza bizitzea. Baina denboraren joanak higatu eta desegin egiten ditu harremanak, higatu egiten du dena "ratxa txarrak" direla esanez justifikatzen duen sistema bidegabe honetan dugun fedea. Vaivén Produccionesek, hogeigarren urteurrenean, Sherezade eta tipularen azalak aurkezten du Chapitô konpainiarekin lankidetzan. Aktore zerrenda Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Elíasek osatzen dute José Carlos Garcíaren zuzendaritzapean.

Sherezade eta tipularen azalak Aita Mari aretoa

Ostiralean, maiatzaren 18an, Sherezade eta tipularen azalak antzezlana izango da Aita Mari aretoan, 22:00etan hasita. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 9,5 euroan; 6 euroan Gazte Txartelarekin.

Sinopsia:

Sherezadek bezala, ukitu surrealistak dituen ipuin tragikomiko honetako pertsonaiek patua elikatzen dien historia bat kontatzen dute. Hala, bizirik irauten saiatzen dira. Berek diotenez, ipuina ondorio larririk gabeko gezur bat da. Guri ez zaizkigu hain ondorio kaltegabeak iruditzen... Amonak entzuten dituen ipuinek hark bizitza ikusteko duen modua erabakitzen diote, duen morala, eta halaxe transmititzen dizkio alabari. Emakumeak ipuinok errepikatu eta bereganatu egiten ditu. Senarrak kontatzen dio bere buruari "paradisuak" eraikitzen dituela. Eta halakoak dira denen bizitza konbentzionalak. Eta Neskatoa, Neskatoa nazka-nazka eginda dago ipuinok entzuteaz, eta plazentatik, talaia ezin hobe horretatik, zalantza egiten du, merezi ote duen aurrean duen bizitza bizitzea. Baina denboraren joanak higatu eta desegin egiten ditu harremanak, higatu egiten du dena "ratxa txarrak" direla esanez justifikatzen duen sistema bidegabe honetan dugun fedea.

Vaivén Produccionesek, hogeigarren urteurrenean, Sherezade eta tipularen azalak aurkezten du Chapitô konpainiarekin lankidetzan. Aktore zerrenda Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Elíasek osatzen dute José Carlos Garcíaren zuzendaritzapean.



09:30
23:59

Maiatza Dantzan VII

Zumaia, Zumaia | Dantza

Astindu dantza elkarteak antolatuta, Maiatza Dantzan VII dantza saioak izango dira maiatzeko lau larunbatetan. Kartelean duzue egitaraua. 

Maiatza Dantzan VII Zumaia

Astindu dantza elkarteak antolatuta, Maiatza Dantzan VII dantza saioak izango dira maiatzeko lau larunbatetan. Kartelean duzue egitaraua. 



19:00
20:30

Industria-ondarea zaindu eta babestu

Alondegia, Zumaia | hitzaldia

Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak antolatuta, industria-ondarea zaindu eta babestearen inguruko hitzaldi zikloa egingo da Zumaian maiatzean zehar. Saioak 19:00etan hasiko dira Alondegian.  Saioak hauek dira: Maiatzak 9: Un puente superviviente: el valor patrimonial del puente de hierro de Zumaia. Hizlaria: Joaquin Carcamo Martinez.  Maiatzak 16: Aizarnako lignitoa eta Ibañarrietako tupa 'iraulika'-ren ekoizpenean. Hizlaria: Aitziber Gorrotxategi Eizagirre. Maiatzak 23: El Patrimonio Industrial: ¿Olvido, desconocimiento o desinterés?. Hizlaria: Victor Manuel Egia Astibia.

Industria-ondarea zaindu eta babestu Alondegia

Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak antolatuta, industria-ondarea zaindu eta babestearen inguruko hitzaldi zikloa egingo da Zumaian maiatzean zehar. Saioak 19:00etan hasiko dira Alondegian. 

Saioak hauek dira:

Maiatzak 9: Un puente superviviente: el valor patrimonial del puente de hierro de Zumaia. Hizlaria: Joaquin Carcamo Martinez. 

Maiatzak 16: Aizarnako lignitoa eta Ibañarrietako tupa 'iraulika'-ren ekoizpenean. Hizlaria: Aitziber Gorrotxategi Eizagirre.

Maiatzak 23: El Patrimonio Industrial: ¿Olvido, desconocimiento o desinterés?. Hizlaria: Victor Manuel Egia Astibia.



Astebukaerako Zumaiko Futbol Taldearen partiduak

Astebukaerako Zumaiko Futbol Taldearen partiduak

Astebukaerako Zumaiko Futbol Taldearen partiduak Astebukaerako Zumaiko Futbol Taldearen partiduak


18:30
20:30

Forondako pintura tailerra

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Forondako pintura tailerreko erakusketa izango da maiatzaren 18tik 30era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan.  Ordutegia: egunero 18:30-20:30; asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere bai: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30. Irekiera, maiatzaren 18an, 18:00etan.

Forondako pintura tailerra Oxford aretoa (Alondegia)

Forondako pintura tailerreko erakusketa izango da maiatzaren 18tik 30era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan. 

Ordutegia: egunero 18:30-20:30; asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere bai: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30.

Irekiera, maiatzaren 18an, 18:00etan.