Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolen eta ZHEn lankidetza akordioaren barnean kokatzen da datorren astelehenean izango den hitzaldi garrantzitsu hau ere, udalaren laguntzarekin, zuen seme-alaben eta gure ikasleen ongizaterako.
Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Ikastaroaren egutegia Otsailak 21 eta 28 Martxoak 7, 14, 21 Apirilak 11, 18, 25
Zuzendaria: Ziad Doueiri. Aktoreak: Kamel El Basha, Christine Choueiri, Adel Karam. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Libano. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'L'insulte'.Toni Libanoko kristau bat da. Etxeko landareak ureztatzen ari da. Ura balkoitik eroriko da, eta Yasser zipriztinduko du. Yasser palestinarra da. Bien arteko eztabaida hasiko da, eta Yasserrek Toni irainduko du. Tonik afera auzitara eramango du, eta xextra txikia komunitateen arteko gatazka bihurtuko da. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.