Igandea, apirilak 22

11:00

Zumba saioa

Zumaia

Jhonson eta Josune Cruzek seigarren urtemuga ospatuko du igandean egingo den zumba saioan. Sarrerak aurrez daude salgai 15 eta 7 euroan. Zumba saioa 11:00etan hasiko da.

Zumba saioa

Jhonson eta Josune Cruzek seigarren urtemuga ospatuko du igandean egingo den zumba saioan. Sarrerak aurrez daude salgai 15 eta 7 euroan. Zumba saioa 11:00etan hasiko da.

12:00

Kontu kantari

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggea, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten. Eta honela, Kata eta Pata itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu. Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.

Kontu kantari Aita Mari aretoa

15:00
17:00

Ikastaroa: Zaindu, geure burua zaintzen

Branka, Zumaia | Ikastaroa

Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Ikastaroaren egutegia Otsailak 21 eta 28 Martxoak 7, 14, 21 Apirilak 11, 18, 25

Ikastaroa: Zaindu, geure burua zaintzen Branka

Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea.

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira.

Ikastaroaren egutegia

  • Otsailak 21 eta 28
  • Martxoak 7, 14, 21
  • Apirilak 11, 18, 25

18:00
20:00

Itsas aniztasuna: ezkutuko altxorra

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Xabier Mina urpekariak Itsas aniztasuna: ezkutuko altxorra izeneko erakusketa zabalduko du apirilaren 6tik 22ra Alondegiko Oxford aretoan. Argazki erakusketa egunero egongo da zabalik 18:00etatik 20:00etara. Apirilaren 19an, aldiz, hitzaldia eskainiko du Oxforden bertan 19:00etatik aurrera.

Itsas aniztasuna: ezkutuko altxorra Oxford aretoa (Alondegia)

Xabier Mina urpekariak Itsas aniztasuna: ezkutuko altxorra izeneko erakusketa zabalduko du apirilaren 6tik 22ra Alondegiko Oxford aretoan. Argazki erakusketa egunero egongo da zabalik 18:00etatik 20:00etara. Apirilaren 19an, aldiz, hitzaldia eskainiko du Oxforden bertan 19:00etatik aurrera.

22:15
21:20

El insulto

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Ziad Doueiri. Aktoreak: Kamel El Basha, Christine Choueiri, Adel Karam. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Libano. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'L'insulte'.Toni Libanoko kristau bat da. Etxeko landareak ureztatzen ari da. Ura balkoitik eroriko da, eta Yasser zipriztinduko du. Yasser palestinarra da. Bien arteko eztabaida hasiko da, eta Yasserrek Toni irainduko du. Tonik afera auzitara eramango du, eta xextra txikia komunitateen arteko gatazka bihurtuko da. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

El insulto Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Ziad Doueiri. Aktoreak: Kamel El Basha, Christine Choueiri, Adel Karam. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Libano. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'L'insulte'.

Toni Libanoko kristau bat da. Etxeko landareak ureztatzen ari da. Ura balkoitik eroriko da, eta Yasser zipriztinduko du. Yasser palestinarra da. Bien arteko eztabaida hasiko da, eta Yasserrek Toni irainduko du. Tonik afera auzitara eramango du, eta xextra txikia komunitateen arteko gatazka bihurtuko da.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»