'Autonomiatik subirautzara, gure geroa gobernatzeko' izenburua dauka EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzaldiak. Alondegian izango da, apirilaren 17an, 18:30ean.
Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Ikastaroaren egutegia Otsailak 21 eta 28 Martxoak 7, 14, 21 Apirilak 11, 18, 25
Xabier Mina urpekariak Itsas aniztasuna: ezkutuko altxorra izeneko erakusketa zabalduko du apirilaren 6tik 22ra Alondegiko Oxford aretoan. Argazki erakusketa egunero egongo da zabalik 18:00etatik 20:00etara. Apirilaren 19an, aldiz, hitzaldia eskainiko du Oxforden bertan 19:00etatik aurrera.