Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Ikastaroaren egutegia Otsailak 21 eta 28 Martxoak 7, 14, 21 Apirilak 11, 18, 25
Luisa Aldaburuk Sasi artean izeneko erakusketa zabalduko du ostiralean, martxoaren 16an, Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa apirilaren 2ra arte egongo da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan goizez ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.