Asteartea, martxoak 20



Ezin dugu Madrilen zain jarraitu, pentsio duinak hemen eta orain berma ditzakegu

EH Bilduk proposamen zehatza eramango du bihar Gasteizko Legebiltzarreko Osoko Bilkurara, lau urteko epean Jaurlaritzak 1.080 euroko pentsioak berma ditzan sistema osagarri baten bidez. Izan ere, EAEko 192.000 pentsiodunek 700 euro baino gutxiago kobratzen dute; egoera muturrekoa da, bistan da, eta ezinbestekoa da larritasuna arintzeko neurriak hartzea. EH Bilduk EAJ eta PSEren babesa jasotzea eta bere proposamena, beraz, aurrera ateratzea espero du, Maddalen Iriartek azaldu duenez. “Ez dugu beste eszenatoki bat aurreikusten azken egunotan bai EAJ, bai PSE pentsiodunen aldarrikapenen alde agertu direlako; ez genuke ulertuko kalean pentsiodunekin bat egitea eta gero instituzioetan aldarrikapen horiek egikaritzeko neurriak ez hartzea”. EH Bilduk eredugarri eta historikotzat jo ditu pentsiodunen mobilizazioak, eta azpimarratu du, euskal pentsio sistema propioa sortu bitartean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako instituzioak “behartuta daudela une honetan dituzten eskuduntzekin pentsiodunen erreskatera ateratzera”, Nerea Kortajarenak adierazi duenez. Egungo pentsio sistemaren erantzule nagusia Gobernu espainola bada ere, “ezin dugu Madrilen zain jarraitu, hemen eta orain neurriak hartu ahal eta behar ditugu pentsio duinak bermatzeko”, Jaurlaritzaren eskumenak baliatuta.

Ezin dugu Madrilen zain jarraitu, pentsio duinak hemen eta orain berma ditzakegu EH Bilduk proposamen zehatza eramango du bihar Gasteizko Legebiltzarreko Osoko Bilkurara, lau urteko epean Jaurlaritzak 1.080 euroko pentsioak berma ditzan sistema osagarri baten bidez. Izan ere, EAEko 192.000 pentsiodunek 700 euro baino gutxiago kobratzen dute; egoera muturrekoa da, bistan da, eta ezinbestekoa da larritasuna arintzeko neurriak hartzea. EH Bilduk EAJ eta PSEren babesa jasotzea eta bere proposamena, beraz, aurrera ateratzea espero du, Maddalen Iriartek azaldu duenez. “Ez dugu beste eszenatoki bat aurreikusten azken egunotan bai EAJ, bai PSE pentsiodunen aldarrikapenen alde agertu direlako; ez genuke ulertuko kalean pentsiodunekin bat egitea eta gero instituzioetan aldarrikapen horiek egikaritzeko neurriak ez hartzea”. EH Bilduk eredugarri eta historikotzat jo ditu pentsiodunen mobilizazioak, eta azpimarratu du, euskal pentsio sistema propioa sortu bitartean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako instituzioak “behartuta daudela une honetan dituzten eskuduntzekin pentsiodunen erreskatera ateratzera”, Nerea Kortajarenak adierazi duenez. Egungo pentsio sistemaren erantzule nagusia Gobernu espainola bada ere, “ezin dugu Madrilen zain jarraitu, hemen eta orain neurriak hartu ahal eta behar ditugu pentsio duinak bermatzeko”, Jaurlaritzaren eskumenak baliatuta.

Kontzentrazioa 20.00etan Magnolioan

Magnolioan, Zumaia

Guardia Zibilak Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Olatz Dañobeitia eta Antton Lopez atxilotu ditu, Belen Gonzalez preso ohiaren omenaldiarekin lotuta. Atxiloketak salatzeko kontzentrazioa egingo da gaur, 20.00etan Magnolioan. Kalera bakea irabaztera!

Kontzentrazioa 20.00etan Magnolioan Magnolioan Guardia Zibilak Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Olatz Dañobeitia eta Antton Lopez atxilotu ditu, Belen Gonzalez preso ohiaren omenaldiarekin lotuta. Atxiloketak salatzeko kontzentrazioa egingo da gaur, 20.00etan Magnolioan. Kalera bakea irabaztera!

18:30

Samba, un nombre borrado

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Emanaldia

Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatuta, asteartean, hilak 20, Samba, un nombre borrado  dokumentala emango da Alondegian arratsaldeko 18:30ean.

Samba, un nombre borrado Oxford aretoa (Alondegia)

Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatuta, asteartean, hilak 20, Samba, un nombre borrado  dokumentala emango da Alondegian arratsaldeko 18:30ean.



15:00
17:00

Ikastaroa: Zaindu, geure burua zaintzen

Branka, Zumaia | Ikastaroa

Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Ikastaroaren egutegia Otsailak 21 eta 28 Martxoak 7, 14, 21 Apirilak 11, 18, 25

Ikastaroa: Zaindu, geure burua zaintzen Branka

Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea.

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira.

Ikastaroaren egutegia

  • Otsailak 21 eta 28
  • Martxoak 7, 14, 21
  • Apirilak 11, 18, 25


18:00
20:00

Sasi artean

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Luisa Aldaburuk Sasi artean izeneko erakusketa zabalduko du ostiralean, martxoaren 16an, Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa apirilaren 2ra arte egongo da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan goizez ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara. 

Sasi artean Oxford aretoa (Alondegia)

Luisa Aldaburuk Sasi artean izeneko erakusketa zabalduko du ostiralean, martxoaren 16an, Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa apirilaren 2ra arte egongo da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan goizez ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.