Igandea, martxoak 11



11:00

Familientzako irteera

Ludoteka, Zumaia | Ibilaldia

Ludotekak antolatuta, martxoaren 11ean, familientzako irteera izango da Lazkaomendiko Iztueta baserrira. Ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Ludotekan, eta bertan amaituko da 17:30ean. Irteeran parte hartu nahi duten haurrek 15 euro ordaindu beharko dute, eta helduek, aldiz, 20 euro.

Familientzako irteera Ludoteka

Ludotekak antolatuta, martxoaren 11ean, familientzako irteera izango da Lazkaomendiko Iztueta baserrira. Ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Ludotekan, eta bertan amaituko da 17:30ean. Irteeran parte hartu nahi duten haurrek 15 euro ordaindu beharko dute, eta helduek, aldiz, 20 euro.


16:30

Oihaneko kuadrilla

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Igandean, 16:30ean, Oihaneko kuadrilla marrazki bizidunen pelikula emango da Aita Mari zinean. Euskaraz emango da.  Maurice behar bezalako pinguinoa da... Baina tigre bat du barruan! Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Aurrerantzean, bere lagunekin batera, bere amak egin zuen bezalaxem Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala gaiztoak, bere jarraitzaileekin (oso argiak ez direnak) oihana suntsitzeko asmoa du...

Oihaneko kuadrilla Aita Mari aretoa

Igandean, 16:30ean, Oihaneko kuadrilla marrazki bizidunen pelikula emango da Aita Mari zinean. Euskaraz emango da. 

Maurice behar bezalako pinguinoa da... Baina tigre bat du barruan! Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Aurrerantzean, bere lagunekin batera, bere amak egin zuen bezalaxem Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala gaiztoak, bere jarraitzaileekin (oso argiak ez direnak) oihana suntsitzeko asmoa du...



15:00
17:00

Ikastaroa: Zaindu, geure burua zaintzen

Branka, Zumaia | Ikastaroa

Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Ikastaroaren egutegia Otsailak 21 eta 28 Martxoak 7, 14, 21 Apirilak 11, 18, 25

Ikastaroa: Zaindu, geure burua zaintzen Branka

Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea.

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira.

Ikastaroaren egutegia

  • Otsailak 21 eta 28
  • Martxoak 7, 14, 21
  • Apirilak 11, 18, 25


18:00
20:00

Darahliren Lankidetza Astea

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Bestelakoak

Martxoaren amaieran 90 kidez osatutako taldea Saharako kanpalekuetara joango da Darahlik antolatutako bidaian. Aurretik, jada ohikoa denez, Lankidetza astea egingo du elkarteak, eta horren baitan erakusketa  zabalduko du, gaur, Alondegiko Oxford aretoan.

Darahliren Lankidetza Astea Oxford aretoa (Alondegia)

Martxoaren amaieran 90 kidez osatutako taldea Saharako kanpalekuetara joango da Darahlik antolatutako bidaian. Aurretik, jada ohikoa denez, Lankidetza astea egingo du elkarteak, eta horren baitan erakusketa  zabalduko du, gaur, Alondegiko Oxford aretoan.



Zumaiako Futol Taldearen partiduak

Zumaiako Futol Taldearen partiduak

Zumaiako Futol Taldearen partiduak Zumaiako Futol Taldearen partiduak

10:00
20:00

Gu ere martxoak 8

Beheko plaza, Zumaia | Bestelakoak

Martxoak 8ko egunaren baitan Zumaiako Udalak eta Zumaiako Berdintasun Foroak antolatutako egitaraua: Martxoak 8 10:00etan, Zumaiako ikastetxe eta soldadura eskolako ikasleen jende katea, eskualdeko Hezkidetza foroak antolatuta. Topagunea: Eusebio Gurrutxaga plaza. 19:30ean, Elkarretaratzea, Saregile plazan, Zumaiako Berdintasun Foroak deituta, Zumaiako Udalarekin batera. 22:00etan, Aita Marin, zine forum: Su mejor historia filma (gazteleraz). Zuz.: Lone Scherfig. Martxoak 9 22:00etan, Hysteria antzezlana (euskaraz), Aita Marin. Martxoak 11 12:00etan, Emakumeen eguneko afrikar festa Eusebio Gurrutxaga plazan. Martxoak 13 18:30ean, Mahai ingurua: Nola antolatzen ditugu zaintza lanak?. Transformar la realidad: derechos iguales para todas txostenaren aurkezpena Malen etxeak egina (gazteleraz) Alondegiako Oxford aretoan. Martxoak 22 18:00etan, Mahai ingurua: Zumaiako Emakumeen Etxea eraikitzen (euskaraz). Gonbidatuak: Donostia, Hernani eta Azpeitiko Emakumeen etxeetako ordezkariak. Brankan.

Gu ere martxoak 8 Beheko plaza

Martxoak 8ko egunaren baitan Zumaiako Udalak eta Zumaiako Berdintasun Foroak antolatutako egitaraua:

Martxoak 8

10:00etan, Zumaiako ikastetxe eta soldadura eskolako ikasleen jende katea, eskualdeko Hezkidetza foroak antolatuta. Topagunea: Eusebio Gurrutxaga plaza.

19:30ean, Elkarretaratzea, Saregile plazan, Zumaiako Berdintasun Foroak deituta, Zumaiako Udalarekin batera.

22:00etan, Aita Marin, zine forum: Su mejor historia filma (gazteleraz). Zuz.: Lone Scherfig.

Martxoak 9

22:00etan, Hysteria antzezlana (euskaraz), Aita Marin.

Martxoak 11

12:00etan, Emakumeen eguneko afrikar festa Eusebio Gurrutxaga plazan.

Martxoak 13

18:30ean, Mahai ingurua: Nola antolatzen ditugu zaintza lanak?. Transformar la realidad: derechos iguales para todas txostenaren aurkezpena Malen etxeak egina (gazteleraz) Alondegiako Oxford aretoan.

Martxoak 22

18:00etan, Mahai ingurua: Zumaiako Emakumeen Etxea eraikitzen (euskaraz). Gonbidatuak: Donostia, Hernani eta Azpeitiko Emakumeen etxeetako ordezkariak. Brankan.



19:30
21:30

La forma del agua

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Lau Oscar sari irabazi dituen La forma del agua pelikula emango da asteburu honetan ere Aita Mari zinean. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean emango da, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna 19:30ean.  Guillermo del Toro zinegile laudatuaren lan berriak dozenaka sari jaso ditu orain arte, tartean, film onenaren eta zuzendari onenaren Urrezko Globoak, eta martxoan banatuko dituzten Oscar sarietan ere hautagaia da hamahiru kategoriatan. 1963ko AEBetan, Gerra Hotzaren garaian, Elisa izeneko andrazkoa ezagutuko dugu, mutua bera. Gobernuaren laborategi sekretu bateko atezaina izango da. Halako batean, giltzapetuta dagoen gizon-anfibioarekin egingo du topo; esperimentuak egiteko erabiliko dute, baina Elisak interes berezi bat izango du berarekiko, eta pixkanaka, bien artean harreman estu bat sortuko da. Drama poetiko eta eder gisara definitu du lana kritikak.

La forma del agua Aita Mari aretoa

Lau Oscar sari irabazi dituen La forma del agua pelikula emango da asteburu honetan ere Aita Mari zinean. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean emango da, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna 19:30ean. 

Guillermo del Toro zinegile laudatuaren lan berriak dozenaka sari jaso ditu orain arte, tartean, film onenaren eta zuzendari onenaren Urrezko Globoak, eta martxoan banatuko dituzten Oscar sarietan ere hautagaia da hamahiru kategoriatan. 1963ko AEBetan, Gerra Hotzaren garaian, Elisa izeneko andrazkoa ezagutuko dugu, mutua bera. Gobernuaren laborategi sekretu bateko atezaina izango da. Halako batean, giltzapetuta dagoen gizon-anfibioarekin egingo du topo; esperimentuak egiteko erabiliko dute, baina Elisak interes berezi bat izango du berarekiko, eta pixkanaka, bien artean harreman estu bat sortuko da. Drama poetiko eta eder gisara definitu du lana kritikak.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»