Txiribuelta elkarteak antolatuta, asteazkenean, 17:15ean, ipuin-kontaketa saioa egingo da Forondako ganbaran. Miriam Mendozak Jaio, bizi, hil... dena xirimolan dabil saioa ekarriko du. 4 urtetik gorakoentzat da gomendagarria. Herritar orori dago ekitaldia zabalduta.
Zumaiako Udalak Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere. Lau saio izango dira otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean. Saio bakoitzak 18:30ean izango da, Alondegiko Oxford aretoan. Hauek dira saioak: Otsailak 14: Euskara gara Zumaian, Imanol Azkue Ibarbia. Otsailak 21: Euskarak 365 egun Zumaian, Kike Amonarriz. Abiatze saioak, Euskaltzaleen Topaguneak bideratuta: Otsailak 28: Prest? Martxoak 7: Goazen!
Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako greba deialdiarekin bat eginik, Zumaiako mugimendu feministak, egitarau zabala antolatu du. Otsailak 20, asteartea Auzolana, Torreberri gaztetxean (17:00) Otsailak 23, ostirala Auzolana, Torreberri gaztetxean (17:00) Martxoak 1, osteguna Azokan informazio banaketa, Amaiako plazan (11:00) Martxoak 2, ostirala Informazio txokoa, Erribera kalean (11:00-13:00/17:00-20:00) Martxoak 3, larunbata Informazio txokoa, Alai auzategian eta ekimena: Gauak gureak dira! (11:00-18:00) Martxoak 4, igandea Lan esklabuarekin amaitu!, Martxoak zortzi plazan (11:00): Eskualde mailako ekimena, ondoren solasaldia. Martxoak 8, osteguna Ikasleekin tailerra, Beheko plazan (11:00) Material prestaketa, Torreberri gaztetxean (11:00) Elkarretaratzea, Zubi txikian (12:00). Jarraian kaleak astintzera! Bazkaria, Torreberri gaztetxean (14:30). Bazkalostean, mikrofono irekiak Tribial feminista (17:30) Mobilizazioa, Martxoak zortzi plazan (19:30)
Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Ikastaroaren egutegia Otsailak 21 eta 28 Martxoak 7, 14, 21 Apirilak 11, 18, 25
Martxoaren amaieran 90 kidez osatutako taldea Saharako kanpalekuetara joango da Darahlik antolatutako bidaian. Aurretik, jada ohikoa denez, Lankidetza astea egingo du elkarteak, eta horren baitan erakusketa zabalduko du, gaur, Alondegiko Oxford aretoan.