Igandea, martxoak 4



12:00

Jon Braun

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Anita Maravillas konpainiaren Jon Braun haurren antzerki saioa izango da, martxoaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 4 euroan. Jon Braun indio txiki bat da. Jon Braunek arreba bat dauka. Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu. Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu. Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.

Jon Braun Aita Mari aretoa

Anita Maravillas konpainiaren Jon Braun haurren antzerki saioa izango da, martxoaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 4 euroan.

Jon Braun indio txiki bat da.

Jon Braunek arreba bat dauka.

Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu.

Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu.

Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.



18:30
20:00

Euskara, bestela ez gara

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | hitzaldia

Zumaiako Udalak Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere. Lau saio izango dira otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean. Saio bakoitzak 18:30ean izango da, Alondegiko Oxford aretoan. Hauek dira saioak: Otsailak 14: Euskara gara Zumaian, Imanol Azkue Ibarbia. Otsailak 21: Euskarak 365 egun Zumaian, Kike Amonarriz. Abiatze saioak, Euskaltzaleen Topaguneak bideratuta: Otsailak 28: Prest? Martxoak 7: Goazen!

Euskara, bestela ez gara Oxford aretoa (Alondegia)

Zumaiako Udalak Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere. Lau saio izango dira otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean. Saio bakoitzak 18:30ean izango da, Alondegiko Oxford aretoan.

Hauek dira saioak:

Otsailak 14: Euskara gara Zumaian, Imanol Azkue Ibarbia.

Otsailak 21: Euskarak 365 egun Zumaian, Kike Amonarriz.

Abiatze saioak, Euskaltzaleen Topaguneak bideratuta:

Otsailak 28: Prest?

Martxoak 7: Goazen!



17:00
20:00

Zumaiako emakumeok planto

Zumaia, Zumaia | Bestelakoak

Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako greba deialdiarekin bat eginik, Zumaiako mugimendu feministak, egitarau zabala antolatu du. Otsailak 20, asteartea Auzolana, Torreberri gaztetxean (17:00) Otsailak 23, ostirala Auzolana, Torreberri gaztetxean (17:00) Martxoak 1, osteguna Azokan informazio banaketa, Amaiako plazan (11:00) Martxoak 2, ostirala Informazio txokoa, Erribera kalean (11:00-13:00/17:00-20:00) Martxoak 3, larunbata Informazio txokoa,  Alai auzategian eta ekimena: Gauak gureak dira! (11:00-18:00) Martxoak 4, igandea Lan esklabuarekin amaitu!, Martxoak zortzi plazan (11:00): Eskualde mailako ekimena, ondoren solasaldia. Martxoak 8, osteguna Ikasleekin tailerra, Beheko plazan (11:00) Material prestaketa, Torreberri gaztetxean (11:00) Elkarretaratzea, Zubi txikian (12:00). Jarraian kaleak astintzera! Bazkaria, Torreberri gaztetxean (14:30). Bazkalostean, mikrofono irekiak Tribial feminista (17:30) Mobilizazioa, Martxoak zortzi plazan (19:30)

Zumaiako emakumeok planto Zumaia

Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako greba deialdiarekin bat eginik, Zumaiako mugimendu feministak, egitarau zabala antolatu du.

Otsailak 20, asteartea

  • Auzolana, Torreberri gaztetxean (17:00)

Otsailak 23, ostirala

  • Auzolana, Torreberri gaztetxean (17:00)

Martxoak 1, osteguna

  • Azokan informazio banaketa, Amaiako plazan (11:00)

Martxoak 2, ostirala

  • Informazio txokoa, Erribera kalean (11:00-13:00/17:00-20:00)

Martxoak 3, larunbata

  • Informazio txokoa,  Alai auzategian eta ekimena: Gauak gureak dira! (11:00-18:00)

Martxoak 4, igandea

  • Lan esklabuarekin amaitu!, Martxoak zortzi plazan (11:00): Eskualde mailako ekimena, ondoren solasaldia.

Martxoak 8, osteguna

  • Ikasleekin tailerra, Beheko plazan (11:00)
  • Material prestaketa, Torreberri gaztetxean (11:00)
  • Elkarretaratzea, Zubi txikian (12:00). Jarraian kaleak astintzera!
  • Bazkaria, Torreberri gaztetxean (14:30). Bazkalostean, mikrofono irekiak
  • Tribial feminista (17:30)
  • Mobilizazioa, Martxoak zortzi plazan (19:30)


15:00
17:00

Ikastaroa: Zaindu, geure burua zaintzen

Branka, Zumaia | Ikastaroa

Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Ikastaroaren egutegia Otsailak 21 eta 28 Martxoak 7, 14, 21 Apirilak 11, 18, 25

Ikastaroa: Zaindu, geure burua zaintzen Branka

Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea.

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira.

Ikastaroaren egutegia

  • Otsailak 21 eta 28
  • Martxoak 7, 14, 21
  • Apirilak 11, 18, 25


​Astebukaerako Zumaiko Futbol Taldearen partiduak

​Astebukaerako Zumaiko Futbol Taldearen partiduak

​Astebukaerako Zumaiko Futbol Taldearen partiduak ​Astebukaerako Zumaiko Futbol Taldearen partiduak


18:00
20:00

Darahliren Lankidetza Astea

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Bestelakoak

Martxoaren amaieran 90 kidez osatutako taldea Saharako kanpalekuetara joango da Darahlik antolatutako bidaian. Aurretik, jada ohikoa denez, Lankidetza astea egingo du elkarteak, eta horren baitan erakusketa  zabalduko du, gaur, Alondegiko Oxford aretoan.

Darahliren Lankidetza Astea Oxford aretoa (Alondegia)

Martxoaren amaieran 90 kidez osatutako taldea Saharako kanpalekuetara joango da Darahlik antolatutako bidaian. Aurretik, jada ohikoa denez, Lankidetza astea egingo du elkarteak, eta horren baitan erakusketa  zabalduko du, gaur, Alondegiko Oxford aretoan.



19:30
21:30

La forma del agua

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Guillermo del Toro zinegile laudatuaren lan berriak dozenaka sari jaso ditu orain arte, tartean, film onenaren eta zuzendari onenaren Urrezko Globoak, eta martxoan banatuko dituzten Oscar sarietan ere hautagaia da hamahiru kategoriatan. 1963ko AEBetan, Gerra Hotzaren garaian, Elisa izeneko andrazkoa ezagutuko dugu, mutua bera. Gobernuaren laborategi sekretu bateko atezaina izango da. Halako batean, giltzapetuta dagoen gizon-anfibioarekin egingo du topo; esperimentuak egiteko erabiliko dute, baina Elisak interes berezi bat izango du berarekiko, eta pixkanaka, bien artean harreman estu bat sortuko da. Drama poetiko eta eder gisara definitu du lana kritikak. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

La forma del agua Aita Mari aretoa

Guillermo del Toro zinegile laudatuaren lan berriak dozenaka sari jaso ditu orain arte, tartean, film onenaren eta zuzendari onenaren Urrezko Globoak, eta martxoan banatuko dituzten Oscar sarietan ere hautagaia da hamahiru kategoriatan. 1963ko AEBetan, Gerra Hotzaren garaian, Elisa izeneko andrazkoa ezagutuko dugu, mutua bera. Gobernuaren laborategi sekretu bateko atezaina izango da. Halako batean, giltzapetuta dagoen gizon-anfibioarekin egingo du topo; esperimentuak egiteko erabiliko dute, baina Elisak interes berezi bat izango du berarekiko, eta pixkanaka, bien artean harreman estu bat sortuko da. Drama poetiko eta eder gisara definitu du lana kritikak.

Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.