Igandea, urtarrilak 28



09:00

Zumaiako VII. mushing lasterketa

Alai auzategia, Zumaia | Bestelakoak

Urtarrilaren 28an, Alai auzategian.  Albaitaritza kontrola: 09:00-10:30. Txakurkrosa: 11:00 – 8.300 metro. Haurrak: 12:00 (izen-ematea momentuan: 1€). Izen-ematea: herrikrosa.eus.  

Zumaiako VII. mushing lasterketa Alai auzategia

Urtarrilaren 28an, Alai auzategian. 

Albaitaritza kontrola: 09:00-10:30.

Txakurkrosa: 11:00 – 8.300 metro.

Haurrak: 12:00 (izen-ematea momentuan: 1€).

Izen-ematea: herrikrosa.eus.

 


16:30

Paddington 2

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Paddington hartza maitagarriaren bigarren kapitulua euskaraz izango da ikusgai asteburuan Euskal Herriko zenbait zinema aretotan. Lehen filmaren egile Paul King arduratu da bigarren honen zuzendaritzaz ere, eta Brown familiarekin egunean jartzeko balioko die ikusleei. Izan ere, Paddington erabat barneratu da familiaren dinamikan, baita Windsor Gardens komunitatean ere. Izeba Lucyk 100 urte beteko ditu, eta hartzatxoak Mr. Gruberren dendan erositako liburu berezi bat oparitu nahiko dio; horretarako, orotariko lan bereziak egingo ditu. Hugh Bonneville eta Sally Hawkins aktoreekin batera, Hugh Grant ere ikusiko dugu oraingoan. Ordutegia: igandean, 16:30ean.

Paddington 2 Aita Mari aretoa

Paddington hartza maitagarriaren bigarren kapitulua euskaraz izango da ikusgai asteburuan Euskal Herriko zenbait zinema aretotan. Lehen filmaren egile Paul King arduratu da bigarren honen zuzendaritzaz ere, eta Brown familiarekin egunean jartzeko balioko die ikusleei. Izan ere, Paddington erabat barneratu da familiaren dinamikan, baita Windsor Gardens komunitatean ere. Izeba Lucyk 100 urte beteko ditu, eta hartzatxoak Mr. Gruberren dendan erositako liburu berezi bat oparitu nahiko dio; horretarako, orotariko lan bereziak egingo ditu. Hugh Bonneville eta Sally Hawkins aktoreekin batera, Hugh Grant ere ikusiko dugu oraingoan.

Ordutegia: igandean, 16:30ean.



18:00
20:00

Alegoriak ez du gorputzik

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Veva Linazaren Alegoriak ez du gorputzik erakusketa izango da urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Alondegiko Oxford aretoan. Inaugurazioa hilaren 19an egingo da, 19:00etan. OrdutegiaAstelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Alegoriak ez du gorputzik Oxford aretoa (Alondegia)

Veva Linazaren Alegoriak ez du gorputzik erakusketa izango da urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Alondegiko Oxford aretoan. Inaugurazioa hilaren 19an egingo da, 19:00etan.

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.



22:15
21:30

Los archivos del Pentagono

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Steven Spielberg zinegile estatubatuarrak benetako gertakarietan oinarritutako filma aurkeztuko du beste behin: Tom Hanksek eta Merys Streepek The Washington Postegunkariko zuzendariaren eta editorearen rolak beteko dituzte. 1971n Pentagonoan lau hamarkada isilpean gordeta egon ziren gerra dokumentuen berri izango dute, Vietnamgo gudari buruzko informazio klasifikatua, alegia. Hala, kazetariek adierazpen askatasunaren aldeko borroka abiatuko dute, AEBetako gobernuak ezarritako traba guztiei aurre eginez. Filmaren gidoigilea, Josh Singer, kazetaritza eta ustelkeria kasuak jorratzen aditua da, izan ere, Wikileaksen filtrazioen inguruko The Fifth Estate (2013) eta Spotlight (2015) Oscar saridunean ere parte hartu du aurretik. (zinea.eus) Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Los archivos del Pentagono Aita Mari aretoa

Steven Spielberg zinegile estatubatuarrak benetako gertakarietan oinarritutako filma aurkeztuko du beste behin: Tom Hanksek eta Merys Streepek The Washington Postegunkariko zuzendariaren eta editorearen rolak beteko dituzte. 1971n Pentagonoan lau hamarkada isilpean gordeta egon ziren gerra dokumentuen berri izango dute, Vietnamgo gudari buruzko informazio klasifikatua, alegia. Hala, kazetariek adierazpen askatasunaren aldeko borroka abiatuko dute, AEBetako gobernuak ezarritako traba guztiei aurre eginez. Filmaren gidoigilea, Josh Singer, kazetaritza eta ustelkeria kasuak jorratzen aditua da, izan ere, Wikileaksen filtrazioen inguruko The Fifth Estate (2013) eta Spotlight (2015) Oscar saridunean ere parte hartu du aurretik. (zinea.eus)

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.