MeitaiMaitieren eskutik, urtarrilaren 27an, Laura Gutman izango da Aita Mari zinean amatasunaren eta aitatasunaren garrantziaz hitz egiten. Hitzaldia 10:30etatik 14:00etara izango da. Izen emateak 50 euro balio du, eta meitiamaitie-ren webgunean egin behar da. "Hizketaldi irekia izango da. Gure egi emozionalari elkarrekin aurre egiteko, haurrak izan ginenean bizitakoa ulertzeko, bizitako horrekin zer egin genuen jakiteko, eta batez ere, zer egin dezakegun gaur zibilizazio gozoagoa, samurragoa, lagungarriagoa, solidarioagoa eta ekologikoagoa lortzeko", aipatu dute antolatzaileek.
Sahararen aldeko zesta punta jaialdia jokatuko da urtarrilaren 27an Aitzuri frontoian, 19:00etatik aurrera. Bi izango dira jokatuko diren partidak. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Veva Linazaren Alegoriak ez du gorputzik erakusketa izango da urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Alondegiko Oxford aretoan. Inaugurazioa hilaren 19an egingo da, 19:00etan. OrdutegiaAstelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Steven Spielberg zinegile estatubatuarrak benetako gertakarietan oinarritutako filma aurkeztuko du beste behin: Tom Hanksek eta Merys Streepek The Washington Postegunkariko zuzendariaren eta editorearen rolak beteko dituzte. 1971n Pentagonoan lau hamarkada isilpean gordeta egon ziren gerra dokumentuen berri izango dute, Vietnamgo gudari buruzko informazio klasifikatua, alegia. Hala, kazetariek adierazpen askatasunaren aldeko borroka abiatuko dute, AEBetako gobernuak ezarritako traba guztiei aurre eginez. Filmaren gidoigilea, Josh Singer, kazetaritza eta ustelkeria kasuak jorratzen aditua da, izan ere, Wikileaksen filtrazioen inguruko The Fifth Estate (2013) eta Spotlight (2015) Oscar saridunean ere parte hartu du aurretik. (zinea.eus) Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.