Igandea, urtarrilak 21



16:30

Ferdinand

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Asmo txarrik gabeko zezena da Ferdinand. Salto egin, arnasestuka aritu eta oldartu baino, landan atseden hartu eta loreen usainarekin gozatzea maite du animaliak. Hazi eta indartu egingo da, baina bere jarrerak ez dio otzana izateari utziko. Egun batean, zezen handi, azkar eta suharrenaren bila etorriko da ganaduzale talde bat, eta Ferdinand aukeratuko dute Madrilgo zezenketetan parte hartu dezan. (zinea.eus) Ordutegia: igandean 16:30ean.

Ferdinand Aita Mari aretoa

Asmo txarrik gabeko zezena da Ferdinand. Salto egin, arnasestuka aritu eta oldartu baino, landan atseden hartu eta loreen usainarekin gozatzea maite du animaliak. Hazi eta indartu egingo da, baina bere jarrerak ez dio otzana izateari utziko. Egun batean, zezen handi, azkar eta suharrenaren bila etorriko da ganaduzale talde bat, eta Ferdinand aukeratuko dute Madrilgo zezenketetan parte hartu dezan. (zinea.eus)

Ordutegia: igandean 16:30ean.



18:00
20:00

Alegoriak ez du gorputzik

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Veva Linazaren Alegoriak ez du gorputzik erakusketa izango da urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Alondegiko Oxford aretoan. Inaugurazioa hilaren 19an egingo da, 19:00etan. OrdutegiaAstelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Alegoriak ez du gorputzik Oxford aretoa (Alondegia)

Veva Linazaren Alegoriak ez du gorputzik erakusketa izango da urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Alondegiko Oxford aretoan. Inaugurazioa hilaren 19an egingo da, 19:00etan.

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.


22:15
21:15

El gran showman

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Michael Gracey. Aktoreak: Hugh Jackman, Michelle Williams, Zac Efron, Rebecca Ferguson. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Drama musikala. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'The Greatest Showman'. Ringling Bros zirkuaren sortzaile Taylor Barnumen bizitza kontatzen du filmak, eta indar handia jartzen du zirkuko ikuskizun musikaletan. Barnum familia hazten ari da New Yorken, bizimodu apalez. Aberatsa izatearekin amets egiten du gizonak. Itsas konpainia batean egiten du lan, baina bota egingo dute, taldearen ontzi nagusia ondoratu egin delako ekaitz batean. Orduan, banku batean mailegua lortuko du, konpainiaren hondoraturiko ontzia berme gisa erabilita. Diruarekin, munstroen museo bat zabalduko du. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

El gran showman Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Michael Gracey. Aktoreak: Hugh Jackman, Michelle Williams, Zac Efron, Rebecca Ferguson. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Drama musikala. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'The Greatest Showman'.

Ringling Bros zirkuaren sortzaile Taylor Barnumen bizitza kontatzen du filmak, eta indar handia jartzen du zirkuko ikuskizun musikaletan. Barnum familia hazten ari da New Yorken, bizimodu apalez. Aberatsa izatearekin amets egiten du gizonak. Itsas konpainia batean egiten du lan, baina bota egingo dute, taldearen ontzi nagusia ondoratu egin delako ekaitz batean. Orduan, banku batean mailegua lortuko du, konpainiaren hondoraturiko ontzia berme gisa erabilita. Diruarekin, munstroen museo bat zabalduko du.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.



22:00
02:00

Against you, Yakovlev 42 eta Holy Txapa

Gaztetxea, Zumaia | Bestelakoak

Erritmo azkar eta gogorrak izango dira, bihar, 22:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Sarrerak 3 euroan izango dira salgai atean bertan. 

Against you, Yakovlev 42 eta Holy Txapa Gaztetxea

Erritmo azkar eta gogorrak izango dira, bihar, 22:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Sarrerak 3 euroan izango dira salgai atean bertan.