Veva Linazaren Alegoriak ez du gorputzik erakusketa izango da urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Alondegiko Oxford aretoan. Inaugurazioa hilaren 19an egingo da, 19:00etan. OrdutegiaAstelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Michael Gracey. Aktoreak: Hugh Jackman, Michelle Williams, Zac Efron, Rebecca Ferguson. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Drama musikala. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'The Greatest Showman'. Ringling Bros zirkuaren sortzaile Taylor Barnumen bizitza kontatzen du filmak, eta indar handia jartzen du zirkuko ikuskizun musikaletan. Barnum familia hazten ari da New Yorken, bizimodu apalez. Aberatsa izatearekin amets egiten du gizonak. Itsas konpainia batean egiten du lan, baina bota egingo dute, taldearen ontzi nagusia ondoratu egin delako ekaitz batean. Orduan, banku batean mailegua lortuko du, konpainiaren hondoraturiko ontzia berme gisa erabilita. Diruarekin, munstroen museo bat zabalduko du. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.
Erritmo azkar eta gogorrak izango dira, bihar, 22:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Sarrerak 3 euroan izango dira salgai atean bertan.