Zuzendaria. Mohamed Diab. Aktoreak. Nelly Karim, Hany Adel, El Sebaii Mohamed, Ahmed Abdelhamid Hefny. Herrialdea. Egipto. Urtea. 2016. Iraupena. 97 minutu. Generoa. Drama. Iazko Cannesko Zinemaldian estreinatu zuten, Un certain regard sail prestigiodunean, eta, horren ostean, Valladolideko (Espainia) Semincin bi sari lortu zituen: fotografia zuzendaririk onenarena eta zuzendari berririk onenarena. Egipton ere arrakasta handia izan du filmak, nahiz eta polemika eragin duen eta hainbat sektorek gogor kritikatu. Berez, bertan kontatzen dena ez da zehazki Udaberri Arabiarretan gertatu, filma geroxeago girotuta baitago; haren ondorioak ekarri nahi izan ditu Mohamed Diabek pantaila handira.
Azaroaren 28tik abenduaren 17a arte, Distira Argazki Elkarteak, bertako kideen argazkiekin erakusketa kolektiboa jarriko du ikusgai Oxford Aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa izango dira haur liburutegian, 17:30etatik aurrera. - Abenduak 13, Ixabel Agirresaroberen eskutik: Petra Ipurdian Bost Letraren etxean kontatutakoak - Abenduak 20, Kontukantoiren eskutik: Hainbat kolore, hainbat zapore!!! - Abenduak 28, Apikaren eskutik: Kolorez estali
XVI. Klarinete Maratoia, abenduaren 13tik 17ra arte izango da. Hau da egun horietako programazioa: - Abenduak 13: Hainbat Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleen kontzertua, 19:00etan, Komentuan. - Abenduak 14: Pintxo Pote musikala, 20:00etan, Valentin Manterolaren estudioan (Mari kalean). - Abenduak 15: Kontzertua. 19:00etan, Komentuan. - Abenduak 16: Klarinete laukoeteen kontzertu-lehiaketa, 18:00etan, Komentuan. - Abenduak 17: Maratoiko ikasleen amaierako kontzertua, 13:00etan, Maria eta Jose ikastetxean. 19:00etan, berriz, Chamber music, Alondegian.