Julene Azpeitia XXX. ipuin lehiaketako sariak banatuko dira bihar, 19:00etan hasita, Alondegiko Oxford aretoan. Ohikoa den bezala, behin sariak banatu ondoren, kultur ekitaldi bat izango da. Oraingoan Petti eta Irati Jimenez izango dira Zumaian.
Azaroko kultur potearekin amaitzeko, hileko azken ostegunean Txiki umoristaren Barrez blai bakarrizketarekin gozatzeko aukera izango da Tximista garagardotegian, 19:30etatik aurrera.
Zuzendaria: William Oldroyd. Aktoreak: Florence Pugh, Christopher Fairbank, Cosmo Jarvis. Iraupena:89 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2016.Ingalaterrako etxalde bat, 1865. urtean. Katherine ez da pozik bizi senar gisa duen gizon ezatsegin eta zaharrarekin, eta haren familia gaizto eta errukigabearekin. Etxaldeko langile gazte batekin maiteminduko da. Maitasun horretatik, sekulako indar geldiezina piztuko da emakume gaztearen barnean, eta ezerk ez dio galaraziko nahi duena lortzea.
Azaroaren 28tik abenduaren 17a arte, Distira Argazki Elkarteak, bertako kideen argazkiekin erakusketa kolektiboa jarriko du ikusgai Oxford Aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara.