Zuzendaria: David Bowers. Aktoreak: Jason Drucker, Alicia Silverstone, Tom Everett Scott, Juan Gaspard, Charlie Wright. Iraupena: 90 minutu. Generoa:Komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.Gregek bere familia konbentzituko du 90 urteko amona bisitatzera joan daitezen. Amonaren urtebetetzea da, eta, proposamena aitzakia horrekin egingo duen arren, bestelakoa da Gregen asmoa: bideojokoen biltzar batera joan nahi du, parte hartzeko. Plana ez zaio aterako, ordea, nahi bezala.
Azaroaren 8tik 26ra erakusketa Oxford aretoan:Indarkeria matxista: ZUTIK EMAKUMEOK!Egunero: 18:00 - 20:00 Basauriko MARIENEA emakume etxeak utzitako erakusketa. Erakusketa honen bidez, agerian jarri nahi da hainbat tokitako emakumeek indarkeria matxistaren aurrean erakusten duten erresistentzia. Argazki bilduma hau hainbat elkarte eta taldek utzitako argazkiz osaturik dago, eta Ecuador Etxeak parte hartze berezia izan du.
XVI. mendean, espainiar konkistatzaileak Mendebaldeko Indietara heldu zirenean, 30 bat laguneko taldea Amazonas oihanean murgildu zen El Dorado izeneko urrezko hiria aurkitzeko asmotan. Agustín Díaz Yanes zinegileak zuzendutako proiektuak Arturo Pérez-Reverteren eleberri homonimoa du oinarrian, Lope de Aguirre eta Núñez de Balboa konkistatzaile espainiarren bidaiari buruzkoa. Aktore taldea Raúl Arévalo, José Coronado, Bárbara Lennie, Óscar Jaenada eta Juan José Ballestak, besteak beste, osatu dute. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.
DJ Gaua izango da larunbatean Torreberri Gaztetxean. Goiko, Uranga eta Huegun arituko dira musika jartzen.