Larunbata, azaroak 25



11:00

Xistera Zirkuituko partidak

Aitzuri pilotalekua, Zumaia | Bestelakoak

Larunbat honetan, Xistera Zirkuitoaren barruan, Zumaiako Torneoko  zesta punta partidak izango dira Aitzuri pilotalekuan. Bertan izango dira Euskal Herriko senior eta jubenil mailetako jokalaririk onenak, zumaiarrak barne: Unai Uranga, Gorka Segurola, Eduardo Agirre, Cristian Saez, Julen Lopez eta Joseba Agirre. 

Xistera Zirkuituko partidak Aitzuri pilotalekua

Larunbat honetan, Xistera Zirkuitoaren barruan, Zumaiako Torneoko  zesta punta partidak izango dira Aitzuri pilotalekuan. Bertan izango dira Euskal Herriko senior eta jubenil mailetako jokalaririk onenak, zumaiarrak barne: Unai Uranga, Gorka Segurola, Eduardo Agirre, Cristian Saez, Julen Lopez eta Joseba Agirre. 


11:30

Organoak plazara

Parrokia, Zumaia | Emanaldia

Organoak Plazara ekimenaren baitan, San Pedro Parrokiko organoa ezagutzeko bisita gidatua egingo da larunbatean, azaroaren 25ean, 11:30ean. Ondoren, Iñigo de Peque organistak lau abesti joko ditu: - N. Ledesma (1791-1883): Ofertorio 12. zenbakia - J.M. Usandizaga (1887-1915): Op.25 pieza sinfonikoa - F. Mendelssohn (1809-1847): Op.65 2. zenbakiko sonata Do txikian - C. Franck (1822-1890): 3. korala La txikian

Organoak plazara Parrokia

Organoak Plazara ekimenaren baitan, San Pedro Parrokiko organoa ezagutzeko bisita gidatua egingo da larunbatean, azaroaren 25ean, 11:30ean. Ondoren, Iñigo de Peque organistak lau abesti joko ditu:

- N. Ledesma (1791-1883): Ofertorio 12. zenbakia

- J.M. Usandizaga (1887-1915): Op.25 pieza sinfonikoa

- F. Mendelssohn (1809-1847): Op.65 2. zenbakiko sonata Do txikian

- C. Franck (1822-1890): 3. korala La txikian


19:00

Epic movies

Alondegia, Zumaia | Bestelakoak

Xixili Eguneko ekitaldien baitan, Zumaiako Udal Musika Bandak Epic movies izeneko kontzertua emango du, larunbatean (azaroak 25), 19:00etan, Alondegian. Star Wars, Gladiator, Braveheart, The Lord of the Rings eta Robin Hood, prince of the thieves pelikuletako musikak joko ditu Jose Mari Azkuek zuzendutako bandak.

Epic movies Alondegia

Xixili Eguneko ekitaldien baitan, Zumaiako Udal Musika Bandak Epic movies izeneko kontzertua emango du, larunbatean (azaroak 25), 19:00etan, Alondegian. Star Wars, Gladiator, Braveheart, The Lord of the Rings eta Robin Hood, prince of the thieves pelikuletako musikak joko ditu Jose Mari Azkuek zuzendutako bandak.



18:00
20:00

Indarkeria matxista: zutik emakumeok!

Aita Mari aretoa, Zumaia | Erakusketa

Azaroaren 8tik 26ra erakusketa Oxford aretoan:Indarkeria matxista: ZUTIK EMAKUMEOK!Egunero: 18:00 - 20:00 Basauriko MARIENEA emakume etxeak utzitako erakusketa. Erakusketa honen bidez, agerian jarri nahi da hainbat tokitako emakumeek indarkeria matxistaren aurrean erakusten duten erresistentzia. Argazki bilduma hau hainbat elkarte eta taldek utzitako argazkiz osaturik dago, eta Ecuador Etxeak parte hartze berezia izan du.

Indarkeria matxista: zutik emakumeok! Aita Mari aretoa

Azaroaren 8tik 26ra erakusketa Oxford aretoan:
Indarkeria matxista: ZUTIK EMAKUMEOK!
Egunero: 18:00 - 20:00

Basauriko MARIENEA emakume etxeak utzitako erakusketa. Erakusketa honen bidez, agerian jarri nahi da hainbat tokitako emakumeek indarkeria matxistaren aurrean erakusten duten erresistentzia. Argazki bilduma hau hainbat elkarte eta taldek utzitako argazkiz osaturik dago, eta Ecuador Etxeak parte hartze berezia izan du.



18:30
20:00

Xixiliren aitzakian

Zumaia, Zumaia | Bestelakoak

Azaroak 18, larunbata.  12:30. Musika Eskolako eta Armintzako trikiti taldeekin kalejira. Azaroak 19, igandea. 09:00. Txistulari Bandaren goiz soinua. 11:00. Parrokian, Beheko Plaza abesbatzarekin meza nagusia. Eguerdian, Beheko Plazako kideen kalejira. Azaroak 23, osteguna. 18:00. Musika Banda eta Musika Eskolaren kalejira. 18:30. Aita Marin Musika Eskolaren entzunaldia. Azaroak 24, ostirala. 19:30. Komentuan kontzertua: San Pedro Abesbatza. Azaroak 25. larunbata. 11:30. Parrokian organoaren bisita gidatua eta entzunaldia. Iñigo de Pequeren eskutik. 19:00. Oxford aretoan Musika Bandaren kontzertua. Epic movies. 

Xixiliren aitzakian Zumaia

Azaroak 18, larunbata. 

12:30. Musika Eskolako eta Armintzako trikiti taldeekin kalejira.

Azaroak 19, igandea.

09:00. Txistulari Bandaren goiz soinua.

11:00. Parrokian, Beheko Plaza abesbatzarekin meza nagusia. Eguerdian, Beheko Plazako kideen kalejira.

Azaroak 23, osteguna.

18:00. Musika Banda eta Musika Eskolaren kalejira.

18:30. Aita Marin Musika Eskolaren entzunaldia.

Azaroak 24, ostirala.

19:30. Komentuan kontzertua: San Pedro Abesbatza.

Azaroak 25. larunbata.

11:30. Parrokian organoaren bisita gidatua eta entzunaldia. Iñigo de Pequeren eskutik.

19:00. Oxford aretoan Musika Bandaren kontzertua. Epic movies. 



19:30
21:15

Oro

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

XVI. mendean, espainiar konkistatzaileak Mendebaldeko Indietara heldu zirenean, 30 bat laguneko taldea Amazonas oihanean murgildu zen El Dorado izeneko urrezko hiria aurkitzeko asmotan. Agustín Díaz Yanes zinegileak zuzendutako proiektuak Arturo Pérez-Reverteren eleberri homonimoa du oinarrian, Lope de Aguirre eta Núñez de Balboa konkistatzaile espainiarren bidaiari buruzkoa. Aktore taldea Raúl Arévalo, José Coronado, Bárbara Lennie, Óscar Jaenada eta Juan José Ballestak, besteak beste, osatu dute. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Oro Aita Mari aretoa

XVI. mendean, espainiar konkistatzaileak Mendebaldeko Indietara heldu zirenean, 30 bat laguneko taldea Amazonas oihanean murgildu zen El Dorado izeneko urrezko hiria aurkitzeko asmotan. Agustín Díaz Yanes zinegileak zuzendutako proiektuak Arturo Pérez-Reverteren eleberri homonimoa du oinarrian, Lope de Aguirre eta Núñez de Balboa konkistatzaile espainiarren bidaiari buruzkoa. Aktore taldea Raúl Arévalo, José Coronado, Bárbara Lennie, Óscar Jaenada eta Juan José Ballestak, besteak beste, osatu dute.

Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.


23:00
04:00

DJ Gaua

Gaztetxea, Zumaia | Bestelakoak

DJ Gaua izango da larunbatean Torreberri Gaztetxean. Goiko, Uranga eta Huegun arituko dira musika jartzen. 

DJ Gaua Gaztetxea

DJ Gaua izango da larunbatean Torreberri Gaztetxean. Goiko, Uranga eta Huegun arituko dira musika jartzen.