Azaroaren 8tik 26ra erakusketa Oxford aretoan:Indarkeria matxista: ZUTIK EMAKUMEOK!Egunero: 18:00 - 20:00 Basauriko MARIENEA emakume etxeak utzitako erakusketa. Erakusketa honen bidez, agerian jarri nahi da hainbat tokitako emakumeek indarkeria matxistaren aurrean erakusten duten erresistentzia. Argazki bilduma hau hainbat elkarte eta taldek utzitako argazkiz osaturik dago, eta Ecuador Etxeak parte hartze berezia izan du.
Azaroak 18, larunbata. 12:30. Musika Eskolako eta Armintzako trikiti taldeekin kalejira. Azaroak 19, igandea. 09:00. Txistulari Bandaren goiz soinua. 11:00. Parrokian, Beheko Plaza abesbatzarekin meza nagusia. Eguerdian, Beheko Plazako kideen kalejira. Azaroak 23, osteguna. 18:00. Musika Banda eta Musika Eskolaren kalejira. 18:30. Aita Marin Musika Eskolaren entzunaldia. Azaroak 24, ostirala. 19:30. Komentuan kontzertua: San Pedro Abesbatza. Azaroak 25. larunbata. 11:30. Parrokian organoaren bisita gidatua eta entzunaldia. Iñigo de Pequeren eskutik. 19:00. Oxford aretoan Musika Bandaren kontzertua. Epic movies.