Igandea, azaroak 19



08:45

Nordic Walking ibilaldia Zumaiatik barrena

Zumaia, Zumaia | Bestelakoak

Nordic Walking kirol diziplina, bastoien laguntzarekin oinezko martxak egitea da. Iparraldeko herrialdeetan du jatorria eta gero eta ezagunagoa egiten ari da gure artean. Ibilbidearen ezaugarriak: Irteera ordua: 08:45ean Zuloaga museoan. Iraupena: 4 ordu. Distantzia: 12 kilometro. Desnibela: 187 m. Zailtasuna: erraza. Antolatzailea: Oriaibai Nordic Walking Elkartea.

Nordic Walking ibilaldia Zumaiatik barrena Zumaia

Nordic Walking kirol diziplina, bastoien laguntzarekin oinezko martxak egitea da. Iparraldeko herrialdeetan du jatorria eta gero eta ezagunagoa egiten ari da gure artean.

Ibilbidearen ezaugarriak:

Irteera ordua: 08:45ean Zuloaga museoan.

Iraupena: 4 ordu.

Distantzia: 12 kilometro.

Desnibela: 187 m.

Zailtasuna: erraza.

Antolatzailea: Oriaibai Nordic Walking Elkartea.


16:30

Emoji: la pelicula

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Whatsapp aplikazioaren bidez horren ezagun egin diren Emojiei eskainitako filma aste honetan estreinatuko dute. Anthony Leondis eta Eric Siegelek osatutako gidoiaren arabera, Emojiak Textopolis izeneko lurraldean bizi dira, mugikorren erabiltzaileek haiek noiz aukeratuko zain. Emoji guztiek aurpegiera bakarra duten arren, Genek ez du filtrorik, eta aurpegiera ezberdinak har ditzake, baina ez du sekula asmatzen. Hala, gainerakoak bezalakoa izan nahiko du, eta Bostekoa eta Jailbreak lagunekin batera abentura zirraragarri bat biziko du. AEBetan orain bi aste estreinatu zuten filma, eta ez zuen harrera onik izan. Igandean, 16:30ean.

Emoji: la pelicula Aita Mari aretoa

Whatsapp aplikazioaren bidez horren ezagun egin diren Emojiei eskainitako filma aste honetan estreinatuko dute. Anthony Leondis eta Eric Siegelek osatutako gidoiaren arabera, Emojiak Textopolis izeneko lurraldean bizi dira, mugikorren erabiltzaileek haiek noiz aukeratuko zain. Emoji guztiek aurpegiera bakarra duten arren, Genek ez du filtrorik, eta aurpegiera ezberdinak har ditzake, baina ez du sekula asmatzen. Hala, gainerakoak bezalakoa izan nahiko du, eta Bostekoa eta Jailbreak lagunekin batera abentura zirraragarri bat biziko du. AEBetan orain bi aste estreinatu zuten filma, eta ez zuen harrera onik izan.

Igandean, 16:30ean.


18:30

Kontzertuak Torreberri Gaztetxean

Gaztetxea, Zumaia | Bestelakoak

Azaroaren 19an, igandean, hiru kontzertu izango dira Torreberri Gaztetxean, 18:30etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du. HELVED RÜM (Paris, FR)Jazz perkusioa eta arima elektronikoaUMBAGONGFree Noise (Azkoitia / Bilbo / Chile)Akauzazte ta Killerkumeko bateriak txelojole batekinLEINADFree Zahata (Zumaia)Bertako inprobisazioak

Kontzertuak Torreberri Gaztetxean Gaztetxea

Azaroaren 19an, igandean, hiru kontzertu izango dira Torreberri Gaztetxean, 18:30etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du.

HELVED RÜM (Paris, FR)
Jazz perkusioa eta arima elektronikoa

UMBAGONG
Free Noise (Azkoitia / Bilbo / Chile)
Akauzazte ta Killerkumeko bateriak txelojole batekin

LEINAD
Free Zahata (Zumaia)
Bertako inprobisazioak



18:00
20:00

Indarkeria matxista: zutik emakumeok!

Aita Mari aretoa, Zumaia | Erakusketa

Azaroaren 8tik 26ra erakusketa Oxford aretoan:Indarkeria matxista: ZUTIK EMAKUMEOK!Egunero: 18:00 - 20:00 Basauriko MARIENEA emakume etxeak utzitako erakusketa. Erakusketa honen bidez, agerian jarri nahi da hainbat tokitako emakumeek indarkeria matxistaren aurrean erakusten duten erresistentzia. Argazki bilduma hau hainbat elkarte eta taldek utzitako argazkiz osaturik dago, eta Ecuador Etxeak parte hartze berezia izan du.

Indarkeria matxista: zutik emakumeok! Aita Mari aretoa

Azaroaren 8tik 26ra erakusketa Oxford aretoan:
Indarkeria matxista: ZUTIK EMAKUMEOK!
Egunero: 18:00 - 20:00

Basauriko MARIENEA emakume etxeak utzitako erakusketa. Erakusketa honen bidez, agerian jarri nahi da hainbat tokitako emakumeek indarkeria matxistaren aurrean erakusten duten erresistentzia. Argazki bilduma hau hainbat elkarte eta taldek utzitako argazkiz osaturik dago, eta Ecuador Etxeak parte hartze berezia izan du.



18:30
20:00

Xixiliren aitzakian

Zumaia, Zumaia | Bestelakoak

Azaroak 18, larunbata.  12:30. Musika Eskolako eta Armintzako trikiti taldeekin kalejira. Azaroak 19, igandea. 09:00. Txistulari Bandaren goiz soinua. 11:00. Parrokian, Beheko Plaza abesbatzarekin meza nagusia. Eguerdian, Beheko Plazako kideen kalejira. Azaroak 23, osteguna. 18:00. Musika Banda eta Musika Eskolaren kalejira. 18:30. Aita Marin Musika Eskolaren entzunaldia. Azaroak 24, ostirala. 19:30. Komentuan kontzertua: San Pedro Abesbatza. Azaroak 25. larunbata. 11:30. Parrokian organoaren bisita gidatua eta entzunaldia. Iñigo de Pequeren eskutik. 19:00. Oxford aretoan Musika Bandaren kontzertua. Epic movies. 

Xixiliren aitzakian Zumaia

Azaroak 18, larunbata. 

12:30. Musika Eskolako eta Armintzako trikiti taldeekin kalejira.

Azaroak 19, igandea.

09:00. Txistulari Bandaren goiz soinua.

11:00. Parrokian, Beheko Plaza abesbatzarekin meza nagusia. Eguerdian, Beheko Plazako kideen kalejira.

Azaroak 23, osteguna.

18:00. Musika Banda eta Musika Eskolaren kalejira.

18:30. Aita Marin Musika Eskolaren entzunaldia.

Azaroak 24, ostirala.

19:30. Komentuan kontzertua: San Pedro Abesbatza.

Azaroak 25. larunbata.

11:30. Parrokian organoaren bisita gidatua eta entzunaldia. Iñigo de Pequeren eskutik.

19:00. Oxford aretoan Musika Bandaren kontzertua. Epic movies. 


19:30
22:15

Toc toc

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Vicente Villanueva. Aktoreak: Paco leon, Rossy de Palma, Alexandra Jimenez, Oscar Martinez, Adrian Lastra. Iraupena: 90 minutu. Generoa:Komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2017.Gaixoak pilatu dira psikologo baten itxarongelan. Denek gaitz konpultsibo-obsesiboa dute. Psikologoa berandu dabilenez, gaixoetako bakoitzak borroka egin beharko du bere burua kontrolatzeko. Baina ez da erraza izango, eta, azkenean, bakoitzaren maniak, obsesioak, keinuak eta erritualak nagusituko dira. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean.

Toc toc Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Vicente Villanueva. Aktoreak: Paco leon, Rossy de Palma, Alexandra Jimenez, Oscar Martinez, Adrian Lastra. Iraupena: 90 minutu. Generoa:Komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2017.

Gaixoak pilatu dira psikologo baten itxarongelan. Denek gaitz konpultsibo-obsesiboa dute. Psikologoa berandu dabilenez, gaixoetako bakoitzak borroka egin beharko du bere burua kontrolatzeko. Baina ez da erraza izango, eta, azkenean, bakoitzaren maniak, obsesioak, keinuak eta erritualak nagusituko dira.

Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean.