Irailaren 28tik urriaren 15era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan izango da ikusgai Ttitto Aguerre Uharte- Garaziko artistaren obra. Erakusketa egunero egongo da zabalik 18:00etatik 20:00etara.
Hurrengo ostegunean, urriak 12, kontzertua izango da Zumaiako Torreberri gaztetxean. Atzerriko bi talde, Bartzelonako Decurs eta Londreseko Stef Ketteringham bakarlaria, eta Arrotzak taldea izango dira oholtza gainean. 22:30ean hasiko da kontzertua.