I. Euskal Kosta krosa egingo da larunbatean, arratsaldeko 17:00etan hasita. Guztira, 21.097 kilometroko ibilbidea izango da, eta Zumaian hasi eta bertan amaituko da. Maratoi erdiko distantzia izango du probak eta Zumaia-Getaria-Zarautz-Getaria-Zumaia izango da ibilbidea.
Sendian programaren baitan, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoera zailak maneiatzen ikasteko ikastaroa emango da. Irailaren 26tik urriaren 6ra bitartean emango da eta aurrez izena eman beharko da.
Irailaren 28tik urriaren 15era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan izango da ikusgai Ttitto Aguerre Uharte- Garaziko artistaren obra. Erakusketa egunero egongo da zabalik 18:00etatik 20:00etara.
Irailaren 29 eta 30ean, eta urriaren 1ean ospatuko dituzte Artadin bertako samielak. Hemen duzue egitaraua.
Larunbatean eta igandean jokatuko da Zumaiako surf eta bodyboard txapelketa Itzurungo hondartzan. Spot dendan eta Edu optikan eman daiteke izena.